Hyōgo (prefetura)
| Hyōgo prefetura 兵庫県 兵庫県 | |||
|---|---|---|---|
|
| |||
|
| |||
|
| |||
| Administrazioa | |||
| Estatua |
| ||
| ISO 3166-2 | JP-28 | ||
| Hiriburua | Kobe | ||
| Gobernuburua |
Toshizō Ido | ||
| Geografia | |||
| Koordenatuak | 34° 41′ 27″ N, 135° 10′ 59″ E / 34.690816666667°N,135.18307777778°EKoordenatuak: 34° 41′ 27″ N, 135° 10′ 59″ E / 34.690816666667°N,135.18307777778°E | ||
|
| |||
| Azalera | 8,395.84 km² | ||
| Mugakideak | Okayama, Tottori, Kyoto, Osakako prefetura eta Tokushima | ||
| Demografia | |||
| Biztanleria | 5582978 bizt. (2011) | ||
| Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "." bizt/km² | ||
| Informazio gehigarria | |||
| Eskualdea | Kansai | ||
| Uhartea | Honshu | ||
| Ordu eremua |
UTC+09:00 eta Japan Standard Time | ||
| web.pref.hyogo.lg.jp | |||
Hyōgo prefetura (兵庫県 Hyōgo-ken) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Kobe da.
Eduki-taula
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egungo Hyōgo prefetura antzinako Harima, Tajima eta Awaji probintziei dagokie, baita Tamba eta Settsu probintzien zati batzuei ere.
1995ean, 7,2 magnitudeko lurrikara batek kalte handiak eragin zituen prefeturaren hegoaldean, eta 6.500 pertsona hil zituen.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hyōgok bi itsasotan ditu kostaldeak: iparraldean, Japoniako itsasoan; hegoaldean, Setoko Barne Itsasoan. Iparraldean jende gutxi bizi da, Toyooka hirian salbu, eta erdialdeko lur garaietan herri txikiak besterik ez dago. Biztanle gehienak hegoaldeko kostaldean bizi dira.
Hyōgoren mugakideak Osaka, Kyoto, Tottori eta Okayama prefeturak dira.
Lurraldearen % 20 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan daude, besteak beste, Sanin Kaigan and Setonaikai parke nazionalak.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hyōgo prefeturan industria astun asko dago, baita metal-industria eta industria medikoa ere. Kobeko portua Japoniako portu handienetako bat da. Keihanshingo metropoli eremuaren parte da Hyōgo. Zenbait ikerketa-institutu daude, eta erradiazioaren ikerketarako sinkrotroi bat dago Hariman.
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hiri handienak:
- Kobe (hiriburua, 1.545.410 biztanle)
- Himeji (535.945 bizt.)
- Nishinomiya (483.598 bizt.)
- Amagasaki (450.244 bizt.)
- Akashi (290.776 bizt.)
- Kakogawa (268.565 bizt.)
- Takarazuka (222.198 bizt.)
- Itami (194.488 bizt.)
- Hiri guztiak:
|
Herriak barrutika sailkatuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Himeji gaztelua (Gizateriaren Ondare)
- Kobe
- Engyō-ji (Himeji)
- Ikuta santutegia (Kobe)
- Hirota santutegia (Nishinomiya)
- Awaji uhartea
- Akashi Kaikyō zubia
- Sanin Kaigan Parke Nazionala
- Setonaikai Parke Nazionala
- Seppiko mendia
- Rokkō mendilerroa
- Yumura Onsen
- Izushi gaztelua
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hyōgo (prefetura) |
| |||||||||||||||||||||||||||||||||