Edukira joan

Axular baserria

Koordenatuak: 43°16′N 1°31′W / 43.27°N 1.51°W / 43.27; -1.51
Wikipedia, Entziklopedia askea
Axular baserria
Axular baserriaren aurrealdea 2005ean.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaUrdazubi
Koordenatuak43°16′N 1°31′W / 43.27°N 1.51°W / 43.27; -1.51
Map
Arkitektura

Axular baserria Nafarroako Urdazubi udalerrian dagoen baserri bat da.

NA-4402 errepidetik etorriz gero herrigunera iritsi baina 200-300 metro lehenago, Axular jartzen duen kartel hori eta beltz batek eskuinera dagoen erreka baten albotik doan mendi-bide bat hartu behar dela adierazten du, handik berrehunen bat metro maldan gora egin ondoren, eskuinera jada zementuzko hesi zaharkitu batez inguraturiko lursail batean, baserria ikusgai dago..

XVI. mendean eraiki zen.

Axular etxea, 2025ean.

Nonbait ospea baldin badu, Euskal literaturako klasiko handia den Pedro Agerre Azpilkueta (1556-1644) idazlearen jaiotetxea izateagatik da, bertatik Axular bere ezizen ospetsua hartu zuen. Bertan jaio arren, hurbil dagoen Sara herrian hil zen, udalerri horretako apaiza izan baitzen.

Baserria zuri da eta leiho eta ate gorriak ditu. Aurrealdean balkoia eta armarria ditu, bai eta Axular bertan jaio zenaren oroitarri moderno bat ere, 1974. urtekoa. Atzealdean, beste baserri edo etxebizitza berriago bat du, Axular ttipia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]