Azafrai zangar
Azafrai zangar | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Iridaceae |
Generoa | Crocus |
Espeziea | Crocus nudiflorus |
Azafrai zangarra (Crocus nudiflorus) Iridaceae familiako urteko landarea da. Lore morexkak udazkenean ateratzen dira eta azafraiaren (Crocus sativus) antza dute.
Euskal Herrian Pirinio aldean ageri da batez ere.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azafrai zangarra tuberkulu bulbokiko landarea da, herrestadarrak emititzen ditu begetazio narrioak egitera iritsiaz. Hirutik laura hosto daramatza, udaberrian agertzen dira; zabalera 2-4 milimetrotakoa eta lerro txuri fin batekin.
Loraketa garaian, udazkenean, ez dago hostorik. Hortik izen binomiala (nudiflorus). Loreak kolore more purpurazkoak izaten dira, zainekin ala gabe; lore hodia oso garatua izaten dute, 20 cm izatera hel daitekeelarik. Lorezilak antera horirekin eta harizpi zuriekin. Lorexaki zatitua adar ugaritan, motzak eta laranjatuak.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendialdeko belardiak.
-
Crocus nudiflorus
Sinonimoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Latinezko sinonimoak[1]:
- Crocus aphyllus Ker Gawl. [1805, in K.D.Konig & Sims ; Ann. Bot. (König & Sims), 1 : 222]
- Crocus fimbriatus Lapeyr. [1813, Hist. Abr. Pyr., 22]
- Crocus medius Balb. [1801, Elenco, 83]
- Crocus multifidus Ramond [1800, Bull. Sci. Soc. Philom. Paris, 2 : 129, tab. 8]
- Crocus pyrenaeus Herb. [1847, J. Hort. Soc. London, 2 : 255]
- Crocus speciosus Wilson [1831, Engl. Bot., Suppl. : tab. 2752]
Euskarazkoak:
- Basa azafraia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tela Botanica, Crocus nudiflorus