Estamine

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Estamineak (Amaryllis)
Anterako diagrama:
5:lorautsa, polen

Estamineak edo lorezilak (latinez Stamina) angiospermoen loreetan, ugal-organo arretako bakoitza, gehienetan anteraz eta harizpiz osatuta dagoena. Estaminoide edo estaminodioekin batera, androezio izenekoa osatzen dute.

Antera bakoitzak zelula esporogeneoz osatutako lau polen-zaku ditu. Polen-zaku horiek, meiosi bidez, mikroespora haploide ugari sortzen dituzte. Mikroespora horietako bakoitza zelula-pareta erresistente batez estalia dago, eta mitosi bidez zatitzen da bi nukleo haploide sortuz. Nukleo haploideek gametofito arra, edo polen-alea, eratzen dute. Bi nukleo haploideetako batek polen-hodia eratzen du, eta bestea, mitosi bidez zatituko da, bi zelula espermatiko emanez.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Estamine Aldatu lotura Wikidatan