Gorrindol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gorrindola
 
Kolore koordenatuak
Hamaseitarra #C71585
RGB (r, g, b) (199, 21, 133)
CMYKN (c, m, y, k) (, , , )
HSV (h, s, v) (322º°, 89%, 78%)

Gorrindola edo purpura gorriaren eta morearen arteko kolorea da, nahiz eta batzuetan ohiko hizkeran morearekin nahasten den.

Gorrindola kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroan, purpura tindagai gorri bizia zen, lapagorri itsas barraskiloaren guruin batetik aterea. Tindagai honen latinezko izena purpura zen, grezierazko πορφύρα, pórfura hitzetik eratorria. Honekin oihalak tindatzen ziren, batez ere gorri biziko kapa eta gainjantziak egiteko. Oihal hauek erregetzaren eta aitoren semeen ezaugarritzat hartzen ziren, aberastasuna eta boterea adierazten baitzuten. Hala ere, lehen purpura hitza kolore gorri bizia izendatzeko erabiltzen zena, gaur egun kolore gorri-more bat izendatzeko erabiltzen da.

Gorrindola da Leongo Erresumako armarriko lehoiaren kolorea.

Orotariko Euskal Hiztegian jasota dagoenez, purpura hitzaren lehen agerpena euskarazko testu batean 1571n izan zen, Leizarragaren eskutik;[1] eta gorrindol hitzarena, 1661ean, Oihenarten eskutik.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «purpura» Orotariko Euskal Hiztegia . Noiz kontsultatua: 2019-01-22 .
  2.   «gorrindol» Orotariko Euskal Hiztegia . Noiz kontsultatua: 2019-01-22 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gorrindol Aldatu lotura Wikidatan
  Gorriak  
Gorriluna Falun gorria Borgoina Gorrimina Kardinala Terrakota
           
Herdoila Korala Gorria Eskarlata Gorribizia Gorrindola
           
Magenta tinta Fuksia Arrosa bizia Magenta Arrosa iluna Arrosa