Azala/Nabarmen
Appearance
Oñatiko Unibertsitatea, ofizialki Sancti Spiritus Unibertsitatea, gaur egun ikaslerik ez duen arren, 1545etik 1901era arte Euskal Herri osoan martxan egon zen unibertsitate libre bakarra izan zen. Rodrigo Mercado Zuazola oñatiar apezpikuaren ekimenari esker, 1542an hasi ziren hamar urte iraungo zuten eraikinaren lanak, baina 1545ean jarri zen abian jarduera akademikoa, aldamenean zegoen Hernani jauregian, bi arlotan, letrak eta zientziak.