Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Industrializazioa Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Euskal Herriko historia
Lauburu harria.jpg
Historiaurrea eta Antzinaroa
Erdi Aroa
Aro Modernoa
Aro Garaikidea
Kronologiak

Industrializazioa Euskal Herrian XIX. mendean abiatu zen. Mende hartan bertan egin zen Bizkai-Gipuzkoetan, eta hurrengo mendean iritsi zen Araba, Nafarroa Garai eta Lapurdira; Nafarroa Behere-Zuberoetan apenas izan den industrializaziorik. Hasiera batean batez ere Bizkaian izan zen Industria Iraultza. Berrezarkuntzaren garaian Espainian eta Euskal Herrian nahiko berandu hasi zen industrializazioa. Hala ere, estatu horren barruan, gehien industrializatu zen lurraldea Hego Euskal Herria izan zen, Kataluniarekin batera. Euskal Herriko industrializazioaren bilakaerak lotura estua du XIX. mendean gizarteak izan zuen modernizazio prozesuarekin. Industrializazio garaia Euskal Herrian oso garrantzitsua izan zen, hazkunde ekonomikoa eta etorkizunerako bideen zabaltzea ekarri zuelako. Antzinako Erregimenarekin alderatuta, faktoria berrien agerpena, ekoizteko metodo eta teknika berriak eta ekoizpenaren antolaketa kapitalista berriztapenik handienak izango dira. Lehenenik eta behin, Bizkaian eta Gipuzkoan burutu zen industrializazio garaia; baina geroago, XX. mendean, Araba, Nafarroa Garai eta Lapurdira zabalduz joan zen.

Bi industrializazio eredu izan ziren: lehenengoan Bilbo izan zen aitzindaria, eta enpresa oso handiak izan ziren oinarri nagusiak, siderurgikoak batik bat; bigarrenean, Gipuzkoan industrializazio prozesua probintzia osoan hedatu eta edozein produktu jorratu ziren enpresa txiki eta ertainetan.

Sektore nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko meategiek izugarrizko garrantzia izan zuten, esaterako, 300.000 tonako ekoizpena lortu zen 1870ean. Hasiera batean ingelesek ustiatu zituzten meategiak, mea oso kalitate onekoa eta eskuratze erraza zelako. Baina atzerritar enpresek lortzen zituzten irabazien parte bat bizkaitar burgesiaren eskutan gelditzen zen, haiek baitziren lur-jabeak.

Garai hartan irabazi handiak egin zituzten, lan merkea eta presio fiskal ahula baitziren. Metatutako kapitalarekin Bizkaiko burgesia siderurgia enpresak sortzen hasi zen. Horien behar nagusia erregai merkea zen eta ikatz meategi hurbilenak Asturias aldean izan arren, ikatza Ingalaterratik ekartzen hasi ziren. Ingalaterrako ikatza kalitate hobekoa zen eta garraio kostua txikiagotzen zen hara burdina eraman eta ikatza edo coke-a ekarriz.

1895ean 14 siderurgia fabrika garrantzitsu ziren Bizkaian, haien artean 1902an sortu zen Bizkaiko Labe Garaiak izan zen; bertan lortzen zen burdina barraren kostu prezioa munduko txikienetakoa zen.

Siderurgiaz gain papera eta ontziolen industriek hedapen handia izan zuten, beti ere finantza egitura sendo batean oinarrituta.

Zenbait enpresa garrantzitsu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Euskal Herriko industrializazioko enpresak»
  • Bizkaiko Labe Garaiak : 1902. urtean sortu zen eta Bizkaiko siderurgia fabrika nagusietako bat izan zen. Hiru enpresa siderometalurgikoren elkarpena dela eta sortu zen: Altos Hornos, Fabricas de hierro eta Aceros de Bilbao. Sestaon zegoen kokatuta. Altzairua esportatzen eta kokea inportatzen zuen, eta lurrunontziak fabrikatzea bultzatu.
  • Ibarri eta Kia: batzuetan atzerriko eta Euskal Herriko enpresek bat egiten zuten enpresa berriak sortzeko; adibidez, burdingintza enpresa ingeles, frantses, belgikar eta alemaniarrek bi metase konpainia eratu zituzten: Ibarri eta Kia.
  • La Naval ontziola: La Naval ontziolaren aitzindari izandako "Astilleros del Nervión", Nerbioi ibaiko ontziola, 1891. urtean sortu zen. 1908an, Espainiako gobernuak "Sociedad Española de Construcción Naval" delako elkartea sortu zuen, Espainiar armadarentzako gerraontziak eraikitzeko asmoarekin. 1915ean ontziolak bestelako ontzien eraikuntzari ekin zion, Lehen Mundu Gerrak eragin zuen egoeraz baliatuta. Urte berean, Sestaoko ontziola berria eraiki zen. 1920an Alfontso XIII.a erregeak, ontziola berriak egindako lehen ontzia inauguratu zuen, erregearen izena zeraman Alfonso XIII, 1.809 bidaiarirentzako ontzia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]