Azentu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Hizkuntzalaritzan, azentua hitzen silaba jakin bati edo batzuei, edo esaldi batean zenbait hitzi ematen zaien enfasi fonikoa da. Hitzen barruan kokatutako azentuei azentu lexikal edo hitzen azentu ere deritzo; esaldietan hitzek duten azentuari, berriz, azentu prosodiko edo esaldien azentu deritzo. Azkena prosodiaren hiru osagaietako bat da, erritmo edo isokroniarekin eta intonazioarekin batera.