Edukira joan

Azkaingo ikastola

Koordenatuak: 43°20′48″N 1°37′02″W / 43.346549°N 1.617344°W / 43.346549; -1.617344
Wikipedia, Entziklopedia askea
Azkaingo ikastola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaAzkaine
Koordenatuak43°20′48″N 1°37′02″W / 43.346549°N 1.617344°W / 43.346549; -1.617344
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1995eko maiatzaren 1a
Kontaktua
HelbideaXurioko bidea 64310 Azkaine eta Route de Xurio MAISON ENFANCE - RTE DE 64310 Ascain
Webgune ofiziala

Azkaingo ikastola Lapurdiko Ikastola bat da. Azkaine herrian dago kokatuta.

Ikastetxe pribatua da, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin itundua. Haur hezkuntza eta lehen mailetako ikasleak formatzen ditu, murgiltze ereduan. Seaska eta Ikastolen Elkartea federakuntzetako kide da.

1972 urtean sortu zen, herriko plazan "garajea" izenarekin ezagututako lekuan. Ondotik herriko auzapez izanen zen Andde Luberriagak bultzaturik.

1975an eskola publikoak egoitza berriak dituenez, Lur berri izeneko etxea uzten du eta udalak ikastolari prestatzen dio.

1984an udalak Jauregia egoitza ikastolarentzat egokitzen du, eta 2008an Haurren etxea. Baina lekuak txikiegi direnez, 2011an prefabrikatu batzuk ezarri behar dira ikastolaren parean dagoen eremu pribatu batean.

2021, 90 ikasle eskolatuak dira ikastolan, eta burasoek ikastolak okupatzen duen eremuko baldintzen "kaskartzea" salatzen dute.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2021-05-06). «Azkaingo ikastolako burasoak borrokan» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]