Azkaine
Azkaine | ||
---|---|---|
![]() | ||
![]() Azkaingo herrigunea Larrun menditik ikusia. | ||
| ||
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak | |
Izen ofiziala | Ascain | |
Posta kodea |
64310 | |
INSEE kodea |
64065 | |
Herritarra | azkaindar | |
Kokapena | ||
Koordenatuak | 43° 20′ 45″ N, 1° 37′ 16″ W / 43.345833333333°N,1.6211111111111°WKoordenatuak: 43° 20′ 45″ N, 1° 37′ 16″ W / 43.345833333333°N,1.6211111111111°W | |
![]() | ||
Azalera | 19,27 km2 | |
Garaiera | 5-883 metro | |
Distantzia | - km Baionara | |
Demografia | ||
Biztanleria | 4.167 biztanle (2013) | |
Dentsitatea | 216,24 biztanle/km² | |
Zahartze tasa[1] | % 13,84 | |
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 57,24 | |
Ekonomia | ||
Jarduera tasa[1] | % 73,42 (2011) | |
Genero desoreka[1] | % 7,66 (2011) | |
Langabezia erregistratua[1] | % 6,15 (2013) | |
Kultura | ||
Euskaldunak | % 8,49 (2010) | |
Euskararen erabilera | % 0,4 (2011) | |
Datu gehigarriak |
Azkaine[2] Lapurdiko hego-mendebaldeko barnealdeko udalerri bat da, Lapurdi Itsasegian kokatua.
Eduki-taula
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Larrun mendiak Azkaine ipar-mendebaldean dauka, eta herria tontorrera igotzeko abiapuntua da.
Urdazuri ibaiak udalerria gurutzatzen du, bertara isurtzen diren Ibardingo erreka, Arraioko erreka, Etxeberriko erreka eta Galardiko errekarekin batera.
Beste bi mendi aipatu behar dira, txikiagoak direnak. Herriaren Ekialdean kokatzen dira, Bizkarzun (185m) eta Esnaur (273m).
Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Donibane Lohizune iparraldean
- Ziburu ipar-mendebaldean
- Urruña mendebaldean
- Bera hegoaldean
- Sara hego-ekialdean
- Senpere ekialdean
Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herri horretan Pierre Loti idazlea ongi jabetu zen giro herrikoiaz, Ramuntcho nobelaren goiargi literarioa edertzeko. Otharre hotelean zirriborratu zuen, hain zuzen.
Herrigunean nabarmentzeko modukoak dira Jasokunde eliza, Herriko Etxea, pilotalekua, Larrungo ur freskoa jariatzen duen iturria, hotel batzuk eta etxetxoak.
Elizaren alboko fatxadan cagot edo agoteentzako bereizkeriazko atea ikus daiteke oraindik ere. Barnealdean hiru galeria ditu elkarren gainean, San Mateoren irudi baliotsu bat ere bai, eta belaontzi bat, eliztarren baten ofrenda. Alboko hilerrian disko‑formako eta bestelako hilarriak daude. Haietako bat indiano batena, indiano izateaz loriatzen zena: Hau da thomba Miguel D’Arraiaga Azcaingo Indiano Jaunarena. Hilla Octobre 22‑1651.
Hainbat hotel eta zenbait kanpin izateak Azkaineko giroaren eta paisaiaren bikaintasuna ondo asko adierazten du.
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran 1.200 biztanle inguru izan zituen Azkainek. 1940ko hamarkadatik aurrera, ordea, hazkunde nabaria izan zuen eta mende bukaerarako 3.000 biztanleen maila gainditu zuen. XXI. mendearen bigarren hamarkadan 4.000 biztanletik gora zituen Azkainek.
Azkaineko biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azkainen hizkera Kostatarra[6] mintzatzen da, nafar-lapurtarraren aldaera.
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Herriko zubi erromatarra monumentu izendaturik dago 1925az geroztik.[7]
- Jasokundeko Gure Amaren eliza
- Azkaingo pilotalekua
- Azkaingo herriko etxeaLarrun mendia.
- Azkaineko harrespilak
- Ferdinand Pinney Earleren etxea
- Bizkartzungo gotorlekua
- Esnaurko gotorlekua
Azkaindar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Janbattitt Duhalde (1674-1743), jesuita eta idazlea.
- Mixel Xurio (?-1718), apaiza eta euskal idazlea.
- Jean Martin Hiribarren (1810-1866), euskal idazlea.
- Etiene Lapeire (1840-1930), apaiza eta euskal idazlea.
- Martin Lapeire (1842-1894), apaiza eta euskal idazlea.
- Ernest Fourneau (1872-1949), goi mailako kimikaria, herri honetan hila.
- Piarres Lartzabal (1915-1988), euskal antzerkigilea.
- Roger Idiart (1931-2009), apaiza eta euskal idazlea.
- Pantxoa Karrere (1948-), abeslaria eta Pantxoa eta Peio musika-bikoteko kidea.
- Panpi Ladutxe (1955-), esku huskako pilotaria eta abeslaria.
- Sebastien Gonzalez (1977-), esku huskako pilotaria.
Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia: 150. araua: Lapurdiko udal izendegia.
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an Géoportail - Institut géographique national (France) Géoportail . Noiz kontsultatua: 2011/10/26.
- ↑ «Albistur Agirre, Maixan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-02.
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-02.
- ↑ «Kostatarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-15.
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa - Mérimée datu-basea, Azkaineko erromatar zubiari buruzko oharra (2011-03-22an eskuratua)
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azkaine ![]() |
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
|
|