Azkoaga Enea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Azkoaga Enea izenekoa, Eskoriatzan ireki den bigarren hotela da. Lehena, Mendigoia Hotela izan zen, Torrebaso etorbidean dagoena. Azkoaga Enea, Eskoriatzako herrigunean bertan ireki zen, aurretik, bertan, herriko estankua eta barazki denda bat egon zen tokian. Hau ere, Mendigoia Hotela bezala, hiru izarrekoa da. Gainera, Olazar kalera begira dagoen terraza bat du. Aretxabaletarako errepidearen beste aldetik, Santa Ana auzoa du. Ondoan, berriz, Eskoriatzako erdiko autobus geltokia.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]