Azpiegitura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Hiri handien inguruetan azpiegitura handiak behar izan dira: errepideak horren adibide garbia dira.

Azpiegitura gizarte baten garapenerako edo erakunde baten jarduera ekonomikoa antolatu eta burutzeko beharrezko eta oinarrizkoak diren eta elkarri loturik dauden eraikuntza, elementu eta zerbitzuen multzoa da, hala nola errepide, portu, aireportu, sare telematiko, ur hornidura eta ospitaleak. Sistema bat zenbat eta konplexuagoa izan, orduan eta azpiegitura gehiago behar ditu, konplexutasun horretan dauden eragile guztiak behar bezala koordinatu eta behar diren elementu eta gaiak une egokian eskuratzeko. Globalizazioaren fenomenoa dela eta, pertsona eta ondasunen mugimendu azkarra bermatzeko azpiegitura handien eraikuntza fenomeno nabarmena izan da XX. mendearen bukaeratik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azpiegitura Aldatu lotura Wikidatan