8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.
Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Globalizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Globalizazioaren WikiProiektuaren ikurra.

Globalizazioa edo mundializazioa, gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prozesua da. Globalizazioa gerta zedin, hainbat aldaketa sozial, ekonomiko eta politiko jazo behar izan dira. Hainbat parametro planeta osorako neurtzen dira Lurra unitate bat izango balitz bezala, produkzio moduak eta kapital mugimenduak mundu mailan ematen dira, bitartean estatuetako gobernuak euren eragina galtzen ari dira eta gizarte zibiletik hainbat mugimendu sortu dira globalizazio prozesuaren kalteen kontra. Gaur egun bizi dugun globalizazioa, kapitalismo basatiaren zabalkuntza dela salatzen du Globalizazioaren aurkako mugimenduak (altermundialista eleaz ezaguna Ipar Euskal Herrian). Ekonomia gizakiaren gainean jartzen duela diote, eta globalizazioaren ondorioz ez direla konpontzen aberatsen eta pobreen arteko aldeak.

Ikuspuntu ekonomiko batetik, merkataritzaren liberalizazioa aipatzen da globalizazioari buruz hitz egiten denean. 1910 eta 1950 urteen artean, hainbat gertakari historikok nazioarteko merkataritzari garrantzia jaitsiarazi zioten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, nazioarteko erakunde ekonomikoak sortu ziren Gerrak txikitutako hainbat herri berreraikitzeko eta nazioarteko merkataritzak gora egin zuen. 1970. urtetik aurrera, mundu mailan gertatzen ari ziren hartu-emanen ondorioak ikusgai zeuden: bai onuren aldetik, bai kalteen aldetik ere.

Globalizazioaren esanahiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiri Globalaren osaera: Munduko zati ezberdinen arteko kontaktu estuagoa, hartu-eman aukera gehiago pertsonen artean, elkar ulermena eta adiskidetasun gehiago munduko herritarren artean. Zibilizazio baten sorrera ekar dezake
  • Globalizazio ekonomikoa: 'Globalizazio ekonomikoa prozesu ekonomiko eta sozial bati deritzo, eta prozesu horren bidez munduko eskualde guztien artean gero eta erlazio ekonomiko handiagoa dagoela ulertzen da. Produkzioa, kontsumoa eta zirkulazioa eta beronen osagaiak ( kapitala, eskulana, lehengaiak, kudeaketa, informazioa, teknologia, merkatuak...) eskala globalean daude antolatuta. Eta gertatzen ari denak izugarrizko garrantzia du: jada batzuk hasi dira XXI. mendeko lehen iraultzaz hitz egiten, mundua aldatzen ari baita, txarrerako edo onerako.

Globalizazio horren alderdi nagusien artean hauexek dira:

a) Globalizazio finantzarioa, mugak gaindituz dirua mugitzeko askatasuna osoa adierazten duena eta xede horretarako Internet bidezko merkatu finantzarioak erabiltzen dira.

b) Nazioen artean ondasunak eta zerbitzuak mugitzeko askatasun erlatiboa, herrialde pobreek ez baitituzte saltzen bere produktuak herrialde aberetsetan edota, saltzen badituzte ere, aberatsek erabakitzen duten prezioetan saldu behar izaten dituzte.

  • Mozkina ateratzeko diren korporazio multinazionalen ondorio negatiboak - lege eta finantza trikimailu konplexuen erabilpenari esker, ez dute zertan maila lokaleko legeak bete behar; hori horrela, herri pobreen langilego eta baldintzak bata bestearen kontra erabiltzen dituzte mozkin handiena lortzeko asmotan.
  • Kapitalismoaren zabalkuntza garatutako herrietatik garapen prozesuan dauden herrietara.

Hizkuntza aniztasuna eta "lingua franca"-k[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko jende gehienak hizkuntza bat baino gehiago egiten du. Hizkuntza kontaktuak gertatzen dira bat beste bat(zu)ekin elkar harremanetan ipintzen direnean, maileguen bidez esate baterako. Emaitza ohikoenak pidgin, kreolera eta bestelako nahasketak dira. Hizkuntza aniztasuna fenomeno sozial bihurtzen ari da, globalizazioak eta kultura irekitasunak bultzaturik. Informaziora iristeko erraztasunari esker, Interneten bidez nagusiki, hizkuntza askorekin harremana edukitzea gero eta maizago gertatzen da.

Lingua franca bestela da hizkuntza bat sistematikoki erabiltzen dena komunikazioa ahalbidetzeko pertsonen artean, etxeko hizkuntza desberdinak dituztenak, bereziki hirugarren hizkuntza bat denean, hau da, ez hiztun batena ezta bestearena ere. Gaur egun, munduan bigarren hizkuntzarik zabalduena Ingelesa da: 3.5 bilioi pertsona inguruk badauka hizkuntza honen maila egokiren bat. Ingelesa da Interneteko hizkuntza nagusia. Munduko posta elektronikoen %35 inguru ingelesez egiten dira, bai eta munduko irratsaioen %40a ere. Beste lingua franca batzuk arabiera, txinera, frantsesa, errusiera eta gaztelania dira. Afrika, swahili, wolofera eta lingala eta Asian pertsiera aipatzekoak dira.

Hala ere, hizkuntza aniztasuna ohikoa den arren, globalki hizkuntzen kopurua jaisten ari da. 20 hizkuntza mintzatuenak, 50 milioi hiztun baino gehiagorekin bakoitza, erabiltzen ditu munduko populazioaren %50ak. Beste muturrean, hizkuntza askok oso hiztun komunitate txikiak osatzen dituzte, gehienak 10.000 pertsona baino gutxiagokoak. Historikoki, hauetako askori nolabaiteko babesa bermatzen zion isolamendu geografikoak. Gaur egun bestela, hiztun gutxituek ezin diote aurre egin betelako hizkuntza menperatzaile hauen erabiltzaileekin, pertsonen arteko liskarrak piztu eta azkenean arriskuan ipintzen du hizkuntza txikien biziraupena. Gutxi gora-beherako kalkulu baten arabera 6.000 eta 7.000 hizkuntza artean daude gaur egun, horietatik %50–90a desagertuta egongo dira 2100. urterako.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Globalizazio Aldatu lotura Wikidatan