Azucarera Alavesa
Azucarera Alavesa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°51′23″N 2°43′03″W / 42.85626°N 2.71741°W |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1904 |
Berrikuntza | 1999 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Fausto Iñigitz de Betolatza |
Azucarera Alavesa Gasteizko Ehari-Gobeun dagoen azukre-fabrika zen, gaur egun bulego-eraikin gisa erabiltzen dena. Fausto Iñiguez de Betolaza arkitektoak diseinatu zuen 1904an.
2000ko ekainaren 27an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasteizko azukre fabrika 1904. urtean ireki zen, urte bat beranduago Espainiako «Sociedad General Azucarera» osatuko zuelarik. Fabrika zaharrak 1966. urtera arte jarraitu zuen produkzioan, beronen berrikuntzarekin, egungo instalakuntza biltegi bezala jarri zelarik. Produkzio pabilioi desberdinetatik soilik pabilioi nagusia eta tximinia mantendu dira jarduera garrantzitsu honen osagai erakusle eta esanguratsuen moduan.
Babestutako higiezina, produkzio konplexuaren eraikin nagusi bezala, erremolatxa pulpan eraldatzeko erabiltzen zen. Industria eraikinek berezko duten ekonomia eta funtzionaltasun betekizunei erantzunez, Manchesterko estetika gordetzen duen eraikina eraikitzen da, ageriko adreiluzko kanpoko hormekin, zeinetan arkiboltaz apaindutako leihateria zabalak eta tudor estiloko arkuz amaituak irekitzen baitira. Prisma itxurako bolumenak barne espazio bakar bati erantzuten dio, hau hiru hormartetan dagoelarik banatuta metalezko saretaz egindako zutabeen bitartez, estalkiaren Ponlanceau zertxak beren gain hartuz.
Tenplu gotikoen modura estilo historizista duen eraikina hiru nabe dituen oin basilikalean finkatzen da, kanpandorrea tximini biribilak ordezten duelarik. Bere fabrika izaeratik eratorritako muga bakarra material merkeago eta erabilgarriagoen erabilerak adierazten du, paramentuak ageriko adreiluz burutuz. Era berean argiteria era horrela konpontzen da, zentzu funtzional eta erlijiosoa nahastuz, beiradun zelosiazko lehiateria zabalen bidez, sarrera nagusian bere tenplu izaera nabarmenduz erdi puntuko tinpano bat kokatuz sarbide nagusiaren gainean.
Urte berean eraikitako tximinia liraina nabe honen atzealdean kokatzen da. Adreiluzko erakusle ederra da, goiko errematea gailentzen delarik lombardiar erako arkuekin, honen funtzioa lurrun kalderetatik irtendako gasen ihesleku eta haizebide izatea zelarik.
«Azucarera Alavesa»ren eraikina Autonomia Erkidegoko industria ondarearen erakuslerik onenetakoa dugu, bere antzinatasuna, bere balio ikonografikoa eta berezko bere arkitektura balioak kontutan hartuz.
Eraberritzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun bulego-eraikin modernoa dugu azukre-fabrika ohia, 1999an guztiz eraberritu baitzuten, Mikel Garbizu arkitektoaren gidaritzapean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |