Edukira joan

BOJ

Wikipedia, Entziklopedia askea
BOJ
Datuak
Motanegozioa eta enpresa
Jarduera sektoreasukaldeko tresneria
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1905
webgune ofiziala

BOJ enpresa, BOJ Global eta BOJ Olañeta izenak darabiltzana, Eibarko burdingintzako lantegi industriala da, etxerako eta sukalderako tresna metalikoak ekoizten dituena.

1905. urtean sortu zuten enpresa Manuel Barrenetxea, Bernardo Olañeta eta Vicente Juaristi eibartarrek, eta hiruen deituren inizialetik osatu zuten BOJ izena. Eibarko Jardineta auzoan sortu zen enpresa, baina 1940. urtean Matsaria auzora aldatu zen[1].

Metalezko pieza ugari egin izan zituzten lehen urteetan, bereziki intsigniak eta gerrikoen belarriak. 1930eko hamarkadan labana bat patentatu eta beraien produktu bereizgarriena sortu zuten, palanka bikoitzeko kortxo-kentzekoa, David Olañetak diseinatua 1932an[2].

BOJ kortxo-kentzekoa, David Olañetak diseinatua, 1932.

1940tik aurrera, palanka bikoitzekoa ekoizten egin zuten lan bereziki, baina beste hainbat gailu ere bai: bizarra kentzeko makinak, depilatzeko pintzak, sarraila eta giltzarrapoak. 21. mendean, kortxo-kentzeko ugari ekoizteaz gain, eltzeak eta etxerako elektragailuak ere egiten dituzte.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «BOJ Olañeta SL fabrikaren 110. urteurrenaren erakusketa Armagintzaren Museoan» Egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Santiago Olañeta: «Tenemos que dar valor a que un producto se fabrique aquí, no fuera»» El Diario Vasco 2015-08-23 (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]