Sukaldeko tresneria
Sukaldeko tresneria | |
---|---|
culinary equipment (en) ![]() ![]() | |
![]() | |
Osagaiak | Sukaldeko ontziteria Sukaldeko tresna |
Sukaldeko tresneria osatzen dute dira elikagaiak prestatzeko edo elikagaiak zerbitzatzeko erabiltzen diren erremintak, tresnak, etxetresna elektrikoak, platerak eta mahai-tresnak. Sukaldeko tresnak ere erabil daitezke elikagaiak prestatu aurretik edo ondoren kontserbatzeko edo gordetzeko.[1][2]
Ohiko tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sukaldean tresna ugari daude. Sukaldeko tresnen elementu ohikoenen artean hauek daude[3]:
A[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alanbrezko saskia: Frijigailuan jakiak sartzeko saskitxoa.
Almaiz edo motrailua: Osagaiak zanpatuz, xehatzeko, birrintzeko edo saltsa batzuk egiteko erabiltzen den tresna.
Aluminio papera: Prestaketak estaltzeko erabiltzen den metalezko papera.
Armiarma (sukaldeko tresna): Jaki prestatuak, likido berotik ateratzeko tresna.
Arrabola: Ore desberdinak zabaltzeko edo luzatzeko tresna.
Arrain-aizto, labana edo ganibeta: Arrainak errazioetan mozteko labana.
Arrautza harilduak egiteko iragazkia: Gozogintzako arrautza-hariak egiteko erabiltzen den tresna.
B[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Balantza elektrikoa: Osagaiak pisatzeko tresna.
Berogailua, kalefakzio, estufa labea: Oreen hartzitzea edo altxatzea errazteko tenperatura eta hezetasun egokiak dituzten armairuak dira. Ohiko labeen antz handia izaten dute.
Biberoia: Saltsa hotzak platerean edertzeko eta era kontrolatu batean zabaltzeko erabiltzen den ontzia
Bihotz-erauzlea: Sagarrari bihotza erraz kentzeko tresna.
Birringailu edo arraspagailu: Osagaiak arraspatzeko edo igurtziz birrintzeko edo txirbilak ateratzeko erabiltzen den tresna.
Birringailu elektrikoa: Prestaketa bat birrintzeko tresna; gehienetan, gero saltsa bihurtzeko. Robota edo kuterra ere esaten zaio.
Birringailu errefinagailua: Gozogintzan, askotariko aleak ( almendra, hurrak eta bestelako fruitu lehorrak) forma edo tamaina desberdinetan moztu edo birrintzeko erabiltzen den makina.
Bitsadera: Osagaiak biltzeko, edo bitsa kentzeko erabiltzen den tresna luzea.
Bizkotxo-moldea: Bizkotxoak laberatzeko molde itxia.
Bonboi moldeak: Bonboiak prestatzeko moldeak.
Budin moldea:Budinak prestatzeko moldea.
Burruntzaliak edo burruntzalitxoak: Likidoak, saldak eta saltsak biltzeko erabiltzen den tamaina desberdineko tresna.
Burruntzi mekanikoa: Oilaskoak haga batean sartu, eta mekanikoki buelta eman, eta era berean erretzen duen labea dugu.
C[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cataplana, jakiak lurrunetan prestatzeko ontzia, Portugalgo gastronomiakoa.
D[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dornilloa, egurrezko kazola modukoa, motrailu baten antzera erabiltzekoa.
E[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ebakitzeko makina (sukaldeko tresna): Osagaiak xafla finetan mozteko tresna elektrikoa.
Ehunezko iragazkia: Gauzarik finenak iragazteko erabiltzen den tresna.
Erretilua: Ontzi zapala, normalean osagaiak zabaltzeko erabiltzen dena.
Espatula: Jakiak hondoari ez itsasteko eta mugitzeko erabiltzen den tresna.
Estalkia (sukaldeko tresna): Prestaketa bat edo molde bat tapatzeko erabiltzen denari esaten zaio.
Estameta, estameña edo artilekia: Zapi zuri estua, likido desberdinak iragazteko erabiltzen dena.
Ezkatak kentzekoa: Arrainei ezkatak kentzeko erabiltzen den tresna
F[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Film papera edo plastiko gardena: Plastikozko paper xafla fin eta gardena, prestaketa desberdinak estaltzeko erabiltzen dena.
Frijigailua: Osagai desberdinak frijitzeko tresna. Gasarekin edo elektrizitatearekin funtziona dezake.
G[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Galbahea edo bahea: Irinak iragazteko tresna.
Gastronorm: Sukaldeko makineria guztietarako prestatuta dauden ontzi eta erretilu desberdinak. Denak tamaina estandarrarekin, eta sukaldeko makinaria desberdinetan erabilgarriak izango direnak.
Gomazko espatula edo mihia: Kazola, pertz eta ontzietatik osagai guztiak biltzeko mingain formako tresna.
Gozogintzako arraspa: Mahaietan itasitako ore desberdinak berreskuratzeko edo kentzeko erabiltzen den xafla fin eta malgua
Gozogintzako espatula: Altzairuzko espatula edo tresna luzea. Gozogintzan kremak banatzeko edo tartak mugitzeko erabiltzen da.
Gozogintzako eta okintzako labea: Gozogintzako eta okintzako prestaketak labekatzeko labe berezia.
Gozogintzako plaka edo erretilua: Gozogintzako prestaketak labekatzeko erabiltzen den plaka edo erretilua
Grilla: Aterik ez duen eta goitik bakarrik berotzen duen labea da. Gratinatzeko edo gainerretzeko erabiltzen da, jeneralean.
Guraizeak edo artaziak: Jakiak ebakitzeko tresna.
H[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hagatxoak eta Hagaxkak: Arrautzak edo beste osagai desberdinak irabiatzeko erabiltzen den tresna. Altzairuzko haga, bertan osagai desberdinak iltzatzen direlarik, ondoren, labean, burruntzian, frijigailuan, plantxan edo parrilan kozinatzeko.
Hartzitze-armairuak: Gozogintzako eta okintzako oreak hartzitzeko armairua.
Hezur erauzlea: Olibei hezurrak kentzeko gailua.
Hezurgabetzeko aizto, labana edo ganibeta: Haragiari hezurrak kentzeko labana.
Hotz ganbera: Jakiak 1 eta 4ºC bitartean mantentzeko hozkailu armairu handia.
Hozkailua: Jakiak 1 eta 4ºC bitartean mantenduko dituen biltegia.
Hutsean ontziratzekoa: Jakiak kontserbatzeko hutsean ontziratuko dituen makina.
I[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ildaskatzailea: Limoien azala ildasken bidez apaintzeko tresna.
Irabiagailu elektrikoa: Osagai desberdinak harrotzeko erabiltzen den gailua; elektrizitateak darabilen haga handi baten bitartez.
Iragazki fina: Saltsa edo saldak iragazteko erabiltzen den metalezko sare fina.
Izotz ganbera: Jakiak izozturik -18ºC tara mantentzeko plaka batzuekin eginiko armairu handia.
Izotz makina: Izotzak egiteko makina.
Izozkailua: Jakiak izozturik -18ºC tara mantentzeko gai den armairu txikia.
Izozki makina: Izozkiak egiteko erabiltzen den makina.
J[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jamonera edo urdaiazpiko-ohola, kalitatezko urdaiazpikoak erakutsi eta handik produktua mozteko tresna.
K[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kazoa: Kantitate txikiak, berotu edo egosteko erabiltzen den metalezko ontzia.
Kazola edo eltzea: Kozinatzeko erabiltzen den tamaina desberdineko ontzia. Multzo txiki ertainentzako prestaketak burutzeko ontzia.
Kazola zabala: Arraina saltsan kozinatzeko, barazkiak erregosteko, sueztitzeko edo salteatzeko erabiltzen den ontzia. Talde txikientzat arroza prestatzeko ere egokia.
Kolpe erdiko aizto, labana edo ganibeta: Pieza handiak eta hezur bigunak ebakitzeko aiztoa
Kolpeko aizto, labana edo ganibeta: Haragia hezur eta guzti ebakitzeko aiztoa.
Konbekzio labea: Haizagailu batek aire beroa mugituz darabilen labea.
Krepeak egiteko zartagina, krepera: Oinarria lodiagoa eta alboak baxuagoak dituen zartagin berezia da. Krepeak egiteko erabiltzen da noski.
L[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Labeak: Beroaren ondorioz osagaiak erretzeko erabiltzen den armairua. Gasezkoa, elektrikoa, mistoa, haize berokoa , bero zuzenekoa....izan daitek
Labeko papera: Labean egositako prestaketak erretilura ez itsasteko erabiltzen den papera.
Lapiko elektrikoa: Gozogintzan krema desberdinak egiteko erabiltzen den ontzia dugu.
Lata irekigailua: Metalezko ontziak zabaltzeko gailua.
Listari edo sukaldeko haria: Osagai desberdinak lotzeko sukaldean erabiltzen den ari gogorra.
Lurrezko edo buztinezko kazola: Lurrez eginiko ontzia. Prestaketa zehatz batzuetarako erabiltzen da.
M[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Madalena moldea: Madalenak egiteko erabiltzen den paperezko moldea
Mahai beroa: Baxera barruan bero mantentzeko edo zerbitzatutako plater, erretilu edo bestelako ontziak denbora batez bero mantentzeko armairua.
Mahuka muturra: Mahukaren amaieran jartzen dugun punta txikia. Krema, esne-gain edo ore desberdinei forma emateko.
Mahuka (sukaldaritza): Krema desberdinak zabaltzeko erabiltzen den tela edo plastikozko konoa. Honen irteeran mahuka muturra jarriko da; krema hori guk nahi dugun forman bertatik ateratzeko.
Mandolina (sukaldaritza tresna): Barazkiak forma berezi edo zehatzetan mozteko eskuko gailua.
Maria bainua: Ur berotan sartzen den ontzia, bere barruan duen elementua berotzeko edo bero mantentzeko.
Marmita ertaina: Haragi erregosi edo gisatuak talde ertainentzat prestatzeko ontzia.
Marmita finkoa: Mugitu ezin den lapiko handia,
Marmita: Kazola handia eta altua; kantitate handiak kozinatzeko erabiltzen den lapikoa. Normalean saldak edo egosketa handiak burutzeko.
Matxetea: Hezurrak ebakitzeko erabiltzen den labana handia.
Mikrouhin labea: Uhin elektromagnetikoen bitartez berotzen duen labea.
Mutur leuna: Mahukaren muturrean jartzen den punta-lisoa.
Muturtxoak: Mahukaren puntan, barruko krema edo orea guk nahi dugun tamaina edo forma ateratzeko erabiltzen dugun gailua.
Labana muturzorrotz edo puntazorrotza Sukaldeko labana txikia, barazki desberdinak zuritu eta ebaketa delikatuak burutzeko.
N[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Likido neurgailuak: Osagai likidoak neurtzeko ontziak.
O[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ogi moldea:Ogi oreak laberatzeko moldea.
Ohola: Osagaik gainean jarri eta mozteko edo xehatzeko tresna.
Onil edo inbutua: Likido bat mutur estuko ontzi batera pasatzeko tresna.
Ontzi edo eltze elektrikoa: Gozogintzako prestaketa batzuk egiteko erabiltzen den ontzi elektrikoa.
Oregailu elektrikoa: Beso baten laguntzaz, gozogintzako eta okintzako ore desberdinak landu eta oratzen dituen gailu elektrikoa.
Ore ebakigailua: Oreak forma zehatz batekin ebakitzeko tresna.
Ostra irekigailua: Ostrak zabaltzeko gailua.
P[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Paella-ontzia: Paellak egiteko erabiltzen den ontzi bereizgarria.
Parrillako pintzak: Parrillan eta distantzia batera, osagai desberdinak mugitzeko balioko digun tresna.
Parrillak: Ikatzaren bero zuzenaren bitartez, jakiak erretzeko erabiltzen da. Gaur egun gasezkoak edo elektrikoak ere izaten dira.
Pasta egostekoa: Pasta italiarra egosteko lurrean trinko dagoen ontzi handia. Urez betea dagoena eta saski bat duena barruan. Pasta egosteko denborak finkatuak ditu.
Pasta gurpila: Pastak edo pizzak mozteko erabiltzen den tresna.
Pasta freskoa egiteko gailua: Pastak freskoa luzatu eta mozteko erabiltzen den gailua.
Pastelgintzako labea: Pastelgintzarako erabiltzen diren labe bereziak. Baxuak dira eta beroa, denean, berdin banatzea dute bereizgarri.
Pertz edo bola: Metalezko katilu handia; osagaiak nahasteko edo irabiatzeko erabiltzen da.
Piper ontzia: Piperbeltza momentuan birrintzeko gailua.
Plantxa: Jakiak erretzeko erabiltzen den metalezko xafla lodia. Gasezkoa edo elektrikoa izan daiteke.
Plantxako espatula: Plantxan erabiltzen den tresna motz, zabal eta gogorra osagaiak plantxan mugitzeko.
Presio eltzea: Egosaldi luzeak eskatzen duten prestaketak egiteko erabiltzen den kazola. Denboraren laurdenean edo herenean egosten dira osagaiak.
Puregailua: Barazkiak pure bihurtzeko tresna.
S[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sabarin moldea: Sabarinak prestatzeko moldeak.
Sardea: Punta desberdinak dituen tresna; normalean, osagaiak mugitzeko eta xerratzeko erabiltzen dena.
Saute: Prestaketak salteatzeko erabiltzen den altzairuzko kazola baxua
Silikonazko azpikoa: Ore desberdinak itsatsi gabe laberatzeko, erretilu azpian jartzen dena. Labetik kanpo, karamelu batzuk zabaltzeko ere balio du. Pralinea egiteko adibidez.
Sopletea: Sukaldaritzako edo gozogintzako prestaketak gainerretzeko balioko duen gailua.
Sorbete makina: Sorbeteak egiteko erabiltzen den makina.
T[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tajina: Marokoarrek erregosi edo gisatu desberdinak prestatzeko erabiltzen duten lurrezko ontzia.
Tarta eraztuna edo uztaia: Tarta egiteko erabiltzen den molde irekia.
Tipula aiztoa: Tipula eta barazki mozketa gehienak egiteko erabiltzen den labana.
Tortillen prentsatzailea: Tortilla mexikarrak prestatzeko garaian orea zapaldu eta forma emateko erabiltzen den gailua.
Txaira edo zorrozkailua: Labana zorrozteko tresna.
U[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ukondoko kanila: Eskuak erabili gabe ukondoreakin kanila ireki eta ixteko aukera emate duen kanila. Kanilla hau eskuak garbitzeko erabiltzen da.
Urdaiazpiko aiztoa, labana edo ganibeta: Urdaiazpikoa xerratzeko labana luze eta malgua.
Uztaiak: Gelatina duten gozogintzako prestaketa ugariri forma emateko edo aurkezteko garaian platerak edertzeko erabiltzen dira tamaina desberdineko uztaiak .
W[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wok txinatarra: zartagin sabel sakonekoa, batzuetan konikoa.
X[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Xukagailu, xukadera edo iragazkia: Prestaketa desberdinak, pastak, arroza.... iragazteko erabiltzen den metalezko tresna.
Y[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Z[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zartagina: Frijitzeko salteatzeko, erregosteko edo sueztitzeko erabiltzen den ontzia.
Zerbitzatzeko erretilua: Talde handientzako Ingalaterrako eran zerbitzatzeko erabiltzen diren erretiluak
Ziztatzeko hagak: Prestaketa desberdinak bertan ziztatzeko eta era honetan kozinatzeko erabiltzen den tresna
Zukugailua: Eskuz zitrikoekin zukuak egiteko gailua.
Zuku-makina elektrikoa: Fruituak birrindu eta zukuak egiteko gailu elektrikoa
Zurigailua: Patata edo barazki desberdinak zuritzeko erabiltzen den tresna.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Kitchenware - definition of kitchenware by The Free Dictionary. Thefreedictionary.com.
- ↑ Essential Kitchen Tools Checklist. Real Simple.
- ↑ «Sukaldaritza liburua/Tresneria — Wikibooks» eu.wikibooks.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).