BT tanke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
BT tanke
BT - 5.jpg
Mota light tank Itzuli
Jatorrizko herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Zerbitzua
Hasiera 1932
Amaiera 1945
Gatazka Espainiako Gerra Zibila
Bigarren Mundu Gerra
Produkzioa
Diseinatzailea John Walter Christie Itzuli
Fabrikatzailea Malyshev Factory Itzuli
Zehaztasunak
Masa 11,5 t
Luzera 5,58 m
Zabalera 2,23 m
Altuera 2,25 m

BT tanke (errusieraz: Быстроходный танк (БТ)Bystrokhodny tank, eusk. "abiadura handiko tanke") sobietar tanke arinen saila izan zen, 1930eko hamarkadan sortua eta Bigarren Mundu Gerran zerbitzuan izan zena. Blindaje arinekoak, beste tanke garaikideen baino mugikortasun hobea zuten. Berez bihurgarriak ziren, 30 minututan beldar-katetik gurpiletara alda baititzakete.[1]T-26 tankeak bezalakoak ziren baina azkarragoak eta potentzia eta pisuaren arteko erlazioa hobea zuten.

Espainiako Gerra Zibilean errepublikanoek 50 tankeko eskuadroi bat izan zuten.[1] Bigarren Mundu Gerran T-34 tankeak ordezkatu zuen.[2]

Tanke hau Espainiako Gerra Zibilean erabili zen lehenengo aldiz, eta gero, Neguko Gerran eta Bigarren Mundu Gerran baita ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930ean sobietarrek estatu batuetako Cristie tankeko planoak eskuatzeko ahaleginak egin zituzten. Gutxienez bi tanke M1931 pasa ziren traktore moduan (paperak falsifikatuta) sobietarren aldera eta Khrakov montaje plantara bidali zituzten. Tankea , tanke azkarra izenarekin ezagutzen zen, baina sobietarrek BT moduan berrizendatu zuten.1931eko urrian lehenengo hiru prototipoak egin ziren, armagabeak. Hauek BT-2 bezela ezagutzen dira. 1932ean ekoizpen ofiziala hazi zen. Gehienak, 37 mmtako kanoiekin eta DT ametrailadorekin armatu ziren, baina kanoi falta zela eta batzuk hiru ametrailadorekin armatu ziren. BT-3 eta hurrengoak 45 mmtako kanoiekin ekipatu zituzten(garai hartako beste tankeak zituztenak baino handiagoak).

Blindajea 40 graduko inklinazioa zeukan eta inklinazio hori erabili zuten sobietarrak beste tanke batzuetan.

1937ean BT tankeen diseinu berria egiteko Mikhail I. Koshin diseinatzaile ospetzuarekin talde bat osattu zen. Taldeak A-20 prototipoa sortu zuen. Prototipo honetatik A-32 tankea eratu zuten armamendu gehiagorekin eta babeztuagoa zegoena.Geroago, T-34 tankea eratu zen blindaje gehiagorekin eta armamendu gutxiarekin eta hau sobietarren tanke famatuena bilakatu zen Bigarren Mundu Gerran.

Unitateen ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SESBek ekoiztutako BT tankeak
1932 1933 1934 1935 1936 1937 1938 1939 1940 Guztira
BT-2 396 224 - - - - - - - 620
BT-5 - 857 1.089 - - - - - - 1.946
BT-7 - - 1 500 1.044 628 1.098 1.341 1 4.613
BT-7A - - 1 - 5 149 - - - 155
BT-7M - - - - - - 4 5 779 788

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Baryatinskiy, Mikhail Light Tanks Ian Allan Publisings ISBN 0-7110-3163-0.
  2. Steven Zaloga & James Grandsen T-34 in Action Squadron/Signal Publications ISBN 0-89747-112-1.