Badimo
Badimo[1] Botswanako erlijio tradizionala da. Berriaren Estilo Liburua eta CIAren The World Factbooken arabera, botswanarren %6ak erlijio hau jarraitzen du baina, egia esaten, herritar gehienek modu era batean edo bestean sinesmenetako bat edo bestea jarraitzen dute.[2]
"Badimo" tswanerazko hitza, euskaraz "arbasoak" esan nahi duena, ez da "hildakoei" buruzkoa bakarrik, baizik eta "hildako bizidunei". Afrikar ikuspegi tradizionalean arbaso hilek eguneroko bizitzan parte hartzen baitute.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Estilo Liburua» Berria.
- ↑ (Ingelesez) «Consuming a Colonial Cultural Bomb :Translating Badimo Into 'Demons' in the Setswana Bible (Matthew 8.28-34; 15.22; 10.8)» Journal for the Study of the New Testament.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |