Baginako eraztun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Baginako eraztuna.

Baginako eraztuna edo eraztun baginala iraupen luzeko antisorgailu hormonala da. Etileno-binil azetato polimeroaz osatuta dago, 5 zentimetroko diametroa du eta baginan kokatzen da. Eraztuna etonogestrel eta etinilestradiol, eme-hormonak, kopuru txikian eta jarraian askatzen joaten da, pilula antisorgailuaren moduan. Hauek mukosa baginala xurgatzen dute eta obulazioa galarazten du. Eraztunaren eraginkortasuna pildora antisorgailuaren antzekoa da, %99,7koa.

Erabiltzeko modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraztun baginala, emakumearen hilekoarekin bat doa, hilekoaren lehen egunean jartzen da eta tanpoiaren moduan ezartzen da baginaren barruan. Hor uzten da hiru astez (21 egun) eta hiru asteak igarotzen direnean eraztuna kentzen da eta aste batez deskantzatzen da suposatuz tarte horretan hilekoa etortzen dela. Eraztuna ez da baginatik mugitzen baginako hormen artean finkaturik geratzen delako. Eraztuna baginaren barruan egoten da sexu harremanak edukitzean eta normalean ez da nabaritzen. Erabiltzen hasi aurretik komenigarria da medikuarenera joatea. Herrialde batzuetan medikuaren agindua behar da.

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hilabetean behin aldatzen da.
  • Eraginkortasun oso handia %99,7.
  • Beste metodoak dituzten hormonen erdiak ditu.
  • Kanpotik ez da ikusten, horregatik pribatua da.
  • Umetokiko minbizia izateko probabilitateak txikitzen ditu.
  • Behin metodoa utzita berriro haurdun gelditu ahal zara.
  • Ez ditu albo ondorioak digestioa egiteko orduan.
  • Botaka egitean edo beherakoarekin eraginkotasuna mantentzen du, pildoraren kasuan hormonak botatzen dira.
  • Botikak hartzea ez du eraginkortasuna oztopatzen (pildoraren aldean).
  • Berarekin igeri egin daiteke.

Desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ez du gaixotasunetatik sahiesten.
  • Kasu batzuetan sexu harremanetan nabari daiteke.
  • Jartzea deserosoa izan daiteke.
  • Albo ondorioak izan ditzake.