Edukira joan

Bal Gangadhar Tilak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bal Gangadhar Tilak

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakकेशव गंगाधर तिलक, ಕೇಶವ ಗಂಗಾಧರ ತಿಲಕ್, Keshav Gangadhar Tilak
JaiotzaRatnagiri, 1856ko uztailaren 23a
Herrialdea Britainiar Raj
HeriotzaMumbai, 1920ko irailaren 1a (64 urte)
Hezkuntza
HeziketaGovernment Law College, Mumbai, India
Elphinstone College (en) Itzuli
Deccan College Post-Graduate and Research Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakmarathera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, filosofoa, idazlea, iraultzailea, askatasun borrokalaria, autorea, kazetaria, editorea eta hezitzailea
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioahinduismoa
Alderdi politikoa Indiako Kongresu Nazionala

Lokmanya Tilak (maratheraz: बाळ गंगाधर टिळक) (Ratnagiri, 1856ko uztailaren 23a - Bombay, 1920ko abuztuaren 1a) Indiako politikari abertzalea, matematikaria eta filosofoa izan zen. Kesari («Lehoia»), marathera hizkuntzazko astekaria, eta The Mahratta ingelesezko egunkaria sortu zituen, eta britainiarren agintearen aurka jardun zuen hasieratik. 1906an ingelesen aurkako boikotaren eta erresistentzia pasiboaren aldeko deia egin zuen India osoan barrena; harengandik hartu zuen Gandhik ingelesen lankide ez izateko borroka-xedea. 1908an ingelesek preso hartu zuten terrorismoa bultzatzen zuelakoan, eta Birmanian eduki zuten preso hurrengo sei urteetan. Garai hartan idatzi zuen, maratheraz, bere lan nagusia, Bhagawadgita-Rahasya, Bhagawadgita hinduen erlijio-liburu sakratuari eginiko iruzkin-liburua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]