Edukira joan

Balantze-orri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balantza-orri» orritik birbideratua)
Balantze-orria ohiko balantze baten bitartez azal daiteke: enpresak lortu dituen dirubideak (ondare garbia eta kanpoko finantza-sorburuek osaturiko pasiboa) aktiboa osatzeko erabiltzen dira.

Kontabilitatean, balantze-orria[1] enpresa bateko ondarearen egoera une jakin batean agertzen duen agiri bat da. Balantzeak enpresak daukan ondarearen zerrenda zehazten du, ondare hau sortu duten finantza-baliabideekin batera. Aktiboa, pasiboa, finantzaketa-taula, eta galera-irabaziak barneratzen ditu. Aktiboa finantzaketa-taulako fluxuen batura baino handiagoa denean, galerak egongo dira, eta txikiagoa denean, irabaziak. Ondare garbia, finantzaketa-taulako fluxuak gehi galera-irabaziak izango da.

Balantzeak hiru atal bereizten ditu:

  • aktiboa: enpresak daukana da (eraikinak, makinak, dirua, ...), etorkizunean enpresari etekinak emango dizkio erabiltzeagatik, (makineriaren kasuan) saltzeagatik edo trukatzeagatik.
  • pasiboa: enpresak dituen betebeharrak dira, eskuarki ekonomikoak izaten dira, bere aktiboa osatzeko erabili dituen kanpoko baliabideak edo dituen zorrek osatzen dutelako (maileguak, herri-ogasunari zor zaiona...).
  • ondare garbia: aktiboa osatzeko erabilitako funts berekiak (bazkideen ekarpena edo kapitala, baltzuak eraturiko erreserbak...) osatzen dute.

Balantzeak orekazko egoera bat islatu behar du: batetik, aktiboa eta bestetik pasiboa eta ondare garbia, berdinak izan behar dira zenbatekoz, finantza-baliabideak (pasiboa eta ondare garbia) ondarea (aktiboa) osatzeko erabili behar baitira. Oreka honi kontabilitate-ekuazio deritzo.

Aktiboan nahiz pasiboan elementuak sailkatuta agertzen dira haien ezaugarrien arabera, ondare-masak osatzeko. Horrela, aktiboan aktibo korrontea eta ez-korrontea bereizten dira, eta pasiboan ere berdin, elementuen likidotasuna urtebete baino laburragoa denean aktibo ez-korrontea izanik eta urte bete baino gehiago denean aktibo korrontea izanik.

Hiru adigai haiek formula honen bidez kalkulatu daitezke:

Ondare garbia = Aktiboa - Pasiboa[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  2. (Gaztelaniaz) elEconomista.es. Balance: qué es - Diccionario de Economía - elEconomista.es. (Noiz kontsultatua: 2018-10-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]