Balantze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Egoera-balantzea balantza baten bitartez azal daiteke: enpresak lortu dituen finantza-baliabideak (ondare garbia eta kanpoko finantza iturriek osaturiko pasiboa) aktiboa osatzeko erabiltzen dira.

Kontabilitatean, egoera-balantzea edo, besterik gabe, balantzea enpresa bateko ondarearen egoera une jakin batean agertzen duen agiri bat da. Balantzeak enpresak daukan ondarearen zerrenda zehazten du, ondare hau sortu duten finantza-baliabideekin batera.

Balantzeak hiru atal ezberdin bereizten ditu:

  • aktiboa: enpresak daukana da (eraikinak, makinak, dirua, ...), etorkizunean enpresari etekinak emango dizkio bere erabileragatik (makineriaren kasuan) salmentagatik edo trukeagatik.
  • pasiboa: enpresak dituen obligazioak dira, normalean ekonomikoak izaten dira, bere aktiboa osatzeko erabili dituen kanpoko baliabideak edo dituen zorrek osatzen dutelako (maileguak, ogasun publikoari zor zaiona...).
  • ondare garbia: aktiboa osatzeko erabilitako berezko fondoek (bazkideen ekarpena edo kapitala, sozietateak eraturiko erreserbak...) osatzen dute.

Balantzeak orekazko egoera bat islatu behar du: alde batetik, aktiboa eta bestetik pasiboa eta ondare garbia, berdinak izan behar dira zenbatekoz, finantza baliabideak (pasiboa eta ondare garbia) ondarea (aktiboa) osatzeko erabili behar baitira. Oreka honi kontabilitate-ekuazio deritzo.

Aktiboan nahiz pasiboan elementuak sailkatuta agertzen dira haien ezaugarrien arabera, ondare-masak osatzeko. Horrela, aktiboan aktibo korrontea eta ez-korrontea bereizten dira, eta pasiboan ere berdin, elementuen likidezia urte bete baino laburragoa denean aktibo ez-korrontea izanik eta urte bete baino gehiago denean aktibo korrontea izanik.

Hiru kontzeptu hauek formula honen bidez kalkulatu daitezke:

Ondare garbia = Aktiboa - Pasiboa[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]