Balerdi Balerdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Balerdi Balerdi
Balerdi balerdi 0001.jpg
Datuak
Jatorria Iruñea (Nafarroa)
Musika mota pop rock
Urteak 1990 -
Produkzioa
Diskoetxea(k) Gor, Musikorta
Taldekideak
Toño Muro
Sergio Ibarrola "Zara"
Petti
Anxel Iraola
Marino Goñi
Blanca Izkue
Patxi Goñi
Karlos Ortiz
Felix Ruperez

Balerdi Balerdi euskaraz abesten duen powerpop talde iruindarra da, Fiebre eta Motos taldeetatik zetozen musikariez osatua 90. hamarkadaren hasieran.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen sorrerako kideak 1991[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marino Goñi - baxua eta koroak
  • Toño Muro - ahotsa eta gitarra
  • Blanca Izcue - teklatua eta koroak
  • Sergio Ibarrola "Zaratustra" - Bateria eta koroak
  • Patxi Goñi - Gitarra eta koroak

2012[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Toño Muro - ahotsa eta gitarra
  • Sergio Ibarrola "Zaratustra" - Bateria eta koroak
  • Karlos Ortiz - baxua

2012-2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Toño Muro - ahotsa eta gitarra
  • Sergio Ibarrola "Zaratustra" - Bateria eta koroak
  • Karlos Ortiz - baxua
  • Petti - gitarra

2015[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Toño Muro - ahotsa eta gitarra
  • Sergio Ibarrola "Zaratustra" - Bateria eta koroak
  • Petti - gitarra
  • Anxel Iraola - baxua

Balerdi Erdi taldeko partaide izandakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Felix Ruperez - baxua
  • Karlos Ortiz - baxua

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko power-pop taldea. Taldekideen artean 70eko hamarkadan Iruñeko rock mundua suspertu zuten musikarietako batzuk zeuden; Toño Muro eta Marino Goñi, esaterako. 70eko eta 80ko hamarkadetako rock&roll eta folk talde eta bakarlarien eraginak barneratu zituen kantu fresko eta gozagarrietan. Ibilbide laburra izan zuen: bi disko eta 10 haztebeteko binilo bat argitaratu zituen sei urtean (1991-1997), baina oroitzapen ederra utzi du zaleengan.

Iruñeko zenbait taldetan ibilitako musikariek sortu zuten Balerdi Balerdi, 1990ean. Hain zuzen, Toño Murok (ahotsa eta gitarra) Tocamás folk-rock bikotea osatu zuen Patxi Osinagarekin 1977an, eta gero Fuletamol (1979-80), Motos (1981-84) eta Fiebre (1985-87) taldeetan aritu zen. Azken hiru horietan Marino Goñi (baxua) izan zuen taldekide. Fiebreren kontzertuetan Sergio Ibarrola Zara (bateria) eta Blanka Izkue (teklatuak) ezagutu zituzten, eta laurok osatu zuten hasierako Balerdi Balerdi "ofiziala". Geroago Patxi Goñi (gitarra), Marinoren anaia, batu zitzaien. Hala ere, lehen kontzertuak Toñok, Marinok eta Zarak eman zituzten, Iruñeko eta inguruko herrietako taberna eta gaztetxeetan, eta hirurek grabatu zuten lehen maketa.

Toño Muro zen taldeko konpositorea, musikarena zein hitz gehienena. Erresuma Batutik iritsitako new wave eta mod doinuen eraginak (The Jam, The Kinks, Elvis Costello...) zein AEBetako folk eta rock talde eta kantarienak (Neil Young, REM, Graham Parker, The Smithereens...) uztartu zituen hitz ironiko eta landuz jantzitako kantu biribil, gitarrero eta itsaskorretan. Goñi anaiek sortu berria zen Gor disketxean plazaratu zuen lehen lana, Balerdi Balerdi (1991), baita hurrengoak ere. Mauro Entrialgo marrazkilari gasteiztarrak diseinaturiko hamar hazbeteko biniloa zen eta zortzi kantuetatik bi, "Hautsaren dantza" eta "Badago", maketan agertu ziren, baina guztietatik nabarmendu zena Iruñeko gaztetxearen alde egindako "Lore etxean" izan zen.

Pottoka abeslariari La revoluzione de la tradizione diskoa (Gor, 1993) grabatzen lagundu ondoren, bigarren diskoa argitaratu zuen, Ez gara galdu (Gor, 1994) izenburu esanguratsukoa. Lan horrek Balerdi Balerdiren ibilbidea laburbiltzen zuen, taldearen hastapenetan ondutako kantuak eta azkenaldian sortutakoak biltzen baitzituen, The Smithereens taldearen "Time and time again" kantuaren bertsioaz gain ("Behin eta berriz"). Balerditarren iritziz "Euskal Herriko rock talderik onena" (1) izan den Jotakie taldeko Elortxa abeslariak kolaboratu zuen "Arima sobera" kantuan. Aurreko diskoak bezala, Ez gara galdu-k kritika onak jaso zituen, eta emanaldi ugari ekarri zizkion taldeari. Beharbada, haren lanik osoena da. Hala ere, ez zen sekula salmenta handiko taldea izan, ezta jendetzak erakartzekoa ere, baina oroitzapen ederra utzi zuen zaleen artean.

Hobe behin gorri ezen ez beti hori hirugarren diskoan (Gor, 1997), Patxi Goñi gitarrista berriaren eraginez soinua gogortu egin zuen taldeak, eta Pello Lizarralde idazleak pisu handiagoa izan zuen hitzetan. Diskoaren izenburua Mariano Izeta idazlearen atsotitzen liburutik hartu zuten, eta kantuen artean, "Amodioari buruz" eta "Iraila" ale ederren ondoan, Morau kantariaren "Nork daki" ezagunaren moldaketa dago; Morauk 2008 urtean argitaratutako Kalamidadiak diskoan Lore Etxea kantaren bertsioa jasotzen da.

Balerdi Balerdin aurreko beste edozein taldetan baino gehiago disfrutatzen ari zirela nabarmentzen zuten Toño Murok eta Marino Goñik elkarrizketetetan. Zuzenean alaitasuna eta ondo pasatzeko gogoa transmititzen zuen boskoteak. 2000. urtean, "Bapatean" kantua grabatu zuten IKA euskaltegiaren ekimenez kaleratutako IKAratu beldurrik gabe askoren arteko diskorako (Gor). Balerdi Balerdiren azken grabazioa izan zen. Taldea inoiz desegin ez bada ere, aspaldi utzi zion kantuak grabatzeari eta zuzenean jotzeari. Hala ere, 2009ko urtarrilean agertokietara itzuli zen Balerdi Erdi izenarekin, izan ere, jatorrizko hiru taldeak (Muro, Goñi eta Zara) elkartu baitziren kontzertu batzuk emateko. Ondoren Marino Goñik zuzenean jotzeari utzi zion, eta Felix Ruperez (Kontuz Hi taldean aritutakoa) eta Carlos Ortiz (Kerobia taldekoa) jaraitu zuten Balerdi Erdi taldean baxua jotzen.

Balerdi Balerdi izena berreskuratu zuten, eta gero, 2012ko uztailean disko berria grabatzen hasi zen taldea eta urrian Hegoko lautadaren ertzetik izenburuko lana kaleratu zuen, 

2013. urtean Ruper Ordorikak Azukre Koxkorrak lanean Balerdi Balerdiren Non duzu zauria? kantaren bertsio bat egin zuen. Balerdi Balerdi taldeak zuzeneko batzuetan Ruper Ordorikaren Ene begiek kantaren bertsioa jo izan dute. 

2013. urtean Petti kantaria batu zen taldera. 2015ean Karlosektaldea utzi eta Anxel Iraola hais zen bazua jotzen( Noise Hole, Why not, Dharma, etaLa Bona Dea taldeetan aritutakoa).  

Toño Muro Tocamásen kantuak berriz grabatu eta disko batean argitaratu zituen 2004an. Marino Goñi Peiremans+ taldearekin aritu izan bada ere, editore lanari atxikita jarraitzen du Gor diskoetxean. Blanka Izkuek Gor diskoetxean lan egin du hainbat urtez, eta gaur egun Euskal Herriko Diskoetxeen Elkartean ari da.

2017an lan berria argitaratu du taldeak, Galtzen ikasteko metodoa[1].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (1996)
  • IKAratu beldurrik gabe (2000)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balerdi Balerdi Aldatu lotura Wikidatan