Mundu mailan, eritasun hau da jaiotzetiko ohikoenetako bat, eta 70 urtetik aurrera, gizakien % 50ek pairatzen du. Adinari lotutako entzumen galera, gehienetan, barne belarriko koklearen edo hari lotutako egituren endekatzeak sortzen du.[2]
Gortasunaren Nazioarteko Eguna irailaren azken igandean ospatzen da. Hasiera batean egun isolatu gisa sortu bazen ere, 1958an, astebeteko ekintza sail bat bihurtu zen, hau da, Gorren Nazioarteko Astea.[4]
Entzumen galera soinuarekiko sentikortasunaren galera bezala definitzen da, batez ere gizakienahotsari dagozkion frekuentziak entzuteko ahalmenaren galera, eta zenbait larritasun mailatan sailkatu daiteke. Gorreria pairatzen duena ez da gai beste pertsona baten hitzak entzuteko, eta kasu larrienetan ezta soinu zaratatsuak entzuteko ere.[5] Erabateko gortasuna duten pertsona bat ez da gai soinu bakar bat ere hautemateko.[6] Giza tinpanoak 120 dezibeletik gorako soinuekin kalte atzeraezinak pairatu ditzake, erabateko gortasuna ekar dezaketenak.[7]
Eritasun batzuek entzumenaren galeraz gain besteren hitzak ulertzeko ahalmena galarazten dute. Halakoetan, soinu baten anplitudearen ordez haren argitasuna hartzen da kontuan entzumen galera neurtzeko, hizkeraren hautemate proben bidez, soinuaz gain besteren hitzak ulertzen ote diren aztertuta.[8]
Gorreriaren diagnostikoaotorrinolaringologoak egiten du, eriaren historia klinikoa, belarrien azterketa fisikoa (otoskopioaren edo mikroskopioaren bidez) eta entzumenaren neurketa eginik. Proba subjektibo zein objektiboen bidez egiten da neurketa, eta emaitzen arabera egiten da diagnostikoa: gorreria mota, maila eta behar duen tratamendua.[9]
Datu objektiboetan oinarritzen ez direnez, entzumenaren proba subjektiboak baldintza biren mende egon daitezke: alde batetik, gaixoaren laguntza; eta, bestetik, aztertzailearen esperientzia. Alabaina, gorreria diagnostikatzeko proba erabilienak dira, informazio asko eta baliozkoa eskaintzen baitute.
Entzumenaren proba objektiboak gailuen bidez egiten dira, pazientearen sentimenetan edo iritzietan oinarritu gabe. Oro har, era honetako probak jaiotzetik egin daitezke:
Emisio otoakustikoa: barne belarri barrutik sortzen den soinu bat da.[14] Emisio otoakustikoak klinikoki oso baliagarriak dira, proba sinple eta ez-inbaditzaile baten oinarria baitira, haur jaioberrietan eta ohiko entzumen probetan lankidetzan aritzeko gai ez diren edo laguntzeko prest ez dauden haur edo helduetan entzumen galera aztertzeko. Gainera, oso fidagarriak direnez, egokiak dira eritasunaren diagnostiko eta jarraipen lanetan..[15]
Inpedantzia audiometria: inpedantzia edo immitantzia audiometria erdiko belarriaren funtzioa objektiboki ebaluatzeko metodo bat da. Kanpobelarriko kanalean presio akustikoa handituz, inpedantzia audiometriak soinuuhin batek erdiko belarritik kokleako hartzailera bidean aurkitzen duen erresistentziaren batura neurtzen du.[16]
Entzefalo enborraren entzumen erantzun ebokatua: proba hau (Brainstem Auditory Evoked Response, BAER, ingelesezko sigletan) diagnostiko objektiboko tresna bat da, entzumen bidearen osotasunaz eta, zabalkiago, inguruko enbor entzefalikoaren osasunaz informazio baliagarria ematen duena. Entzumen estimuluei erantzunez sortutako ekintza potentzialak neurtzen ditu, kokleatik entzumenkortexeraino.[17]
Entzumena gertatzen da hots seinaleek barne belarriko nerbioak estimulatzen dituztenean, eta, segidan, estimulu horiek garunera iristen direnean. Horregatik, entzumen galeraren larritasuna audiometria bidez diagnostikatzen da, hautematen diren soinuen intentsitatea (dezibeletan) eta maiztasuna (hertzetan) neurtuz. Belarri bakoitzaren kasuan, emaitzak desberdinak izan daitezke. Nolanahi den ere, gizaki bat gortzat jo ahal izateko, entzumena 80 dezibel edo gutxiagora iritsi behar da:[18]
Soinu intentsitatearen adibideak: xuxurlaka hitz egitea = 30 dB; ile lehorgailu bat = 60-95 dB; telefono baten txirrina = 80 dB; musika zaratatsua (diskoteka bat, kontzertuak...) = 80-120 dB; hegazkin baten motorra = 140-180 dB.[19]
Maiztasunaren edo tonuaren adibideak: larriak = 50-60 Hz; zorrotzak = 10,000 Hz baino gehiago. Entzumen normala duten gizakiek 20 Hz-20.000 Hz arteko soinuak entzun ditzakete. 20.000 Hz-etik gorako maiztasunari ultrasoinu esaten zaio. Danbor batek txistu batek baino askoz maiztasun larriagoa du, eta kilkerrakigelak baino maiztasun zorrotzagoa.[20]
Diapasoiari esker entzumen galera mota zehaztu daiteke. Horretarako, diapasoia jot eta buruaren bi aldeetan ipintzen da, airean, buru hezurra ukitu gabe; horrela, airearen bidezko entzumena balioesten da. Ondoren, diapasoia jo eta hezur mastoideoaren gainean kokatzen da, hezurraren bidezko eroapena baloratzeko.[21]
Audiometria probari esker entzumenaren balioespen espezifikoago bat egiten ahal da. Kasu honetan, audifonoak ipini ohi zaizkio eriari, audiometro bati konektatuta daudenak. Belarri bakoitzera intentsitate desberdinetako tonu garbiak transmititzen direlarik, pertsonak seinale bat egin behar du, ezer entzuten duenean. Entzuten duen tonuaren eta intentsitatearen arabera, grafiko bat egin daiteke, eriak behar duen entzumen laguntzaren intentsitate minimoa zehazteko.[18]
Proba honek tinpanoaren funtzioa eta erdiko belarritik pasatzen den fluxua balioesten du. Hori lortzeko, erdiko belarritik zunda bat sartzen da eta airea ponpatzen da soinuak sartzen diren bitartean, barruko presioa aldatzeko. Zunda horretan mikrofono txiki bat dago, tinpanoak islatzen duen soinuaren intentsitatea erregistratzen duena.[22]
Gorreria arina: hitz batzuk entzuten dira, baina marmarrak ezin dira entzun.
Gorreria partziala: eriak gutxitua dauka entzumen ahalmena (hipoakusia) eta sarritan audifonoak eraman behar ditu. Kontuan eduki behar da pertsona guztiek galtzen dutela entzumen ahalmena zehartzearekin batera.
Gorreria larria: gaixoak ezin du giza hizketa entzun, soilik zarata oso gogorrak direnean.
Erabateko gortasuna: pertsona ez da ezer entzuteko gai. Kasu batzuetan, kokleako inplante batekin konpondu daiteke.[18]
Gorreria neurosentsoriala: barne belarrikoziliodunzelulak edo nerbioak kaltetu direnean gertatzen da.[24] Maiztasun batzuk beste batzuk baino hobeto entzutea eragiten badu ere, galera txikia edo handia izan daiteke, baina aise konpondu daiteke audifonoak erabilita.[25]
Gorreria mistoa: aurreko biak aldi berean gerta daitezke, batez ere buruan jasotako kolpe gogorren ondorioz.[26]
Gorreria zentrala: era horretako gorreria gertatzen da lesioak daudenean garunean,[27] soinuaren informazioa jaso eta prozesatzen duten ataletan.
Gorreria arina: 20-40 dB bitarteko galera. Fonema jakin batzuk hautemateko ezintasuna egon daiteke, irakurketa edo idazketa arazoak, baina ez hizkuntza arazo orokorrik.
Gortasun ertaina: 40-70 dB bitarteko galera. Zenbait fonema identifikatzeko ezintasuna dago, hautemate eta ulermen arazoak, irakurketa edo idazketa arazoak, baina ez hizkuntza arazorik.
Gorreria handia: 70-90 dB bitarteko galera. Berba egiteko arazoak, entzumen maila apala, ahots aldaketa, prosodia falta.
Gorreria larria: 90 dB baino gehiagoko galera. Entzumenik ez, berbarik ez, ahotsa kontrolatzeko zailtasunak.
Kofosia: galera absolutua, jaiotza aurreko lesioek edo faktore genetikoek eragina. Ezohikoa da.[28]
Kanpo gorreria: umeak izan dezake ama haurdunaldian errubeola eritasun infekziosoaz kutsatzen bada, edo amaren eta haurraren odol zelulen Rh faktorea desberdina bada. Beste eritasun batzuekin batera agertzen da gehienetan.[29]
Herentzia bidezko gortasuna: azpirakorra izaten da normalean eta ez da beste eritasun batzuei lotuta agertzen.[30]
Gortasuna faktore askorengatik gertatu daiteke, batzuk gizakiak berak sortzez daramatza (gurasoen herentzia edo eritasun batzuk), beste batzuk kanpoko eragileak dira (birusak, botikak edo lesioak).
Meningitisa: haurren artean jaio ondorengo gortasuna izateko eragilerik ohikoena da (prebalentzia % 10-20 izan ohi da, nahiz eta antibiotikoen bidezko terapiei esker ehuneko hori gutxitu den.[44]
Adituen iritziz, entzumen galeraren kasuen erdia baino gehiago prebentzioaren bidez saihestu daiteke.[5]Zaratetatik babestea da prebentzio faktore garrantzitsuenetako bat, eta, maila apalagoan, errubeolaren edo Haemophilus influenzae eta Streptococcus pneumoniae mikroorganismoen aurkako immunizazioa. Horrez gain, beste arrisku faktore batzuk prebenitzea oso garrantzitsua izan daiteke, hala nola, entzungailuen bolumena kontrolatzea,[60] kotoi txotxik ez erabiltzea,[61] belarrietan hezetasunik ez izatea[62] eta infekzioak ondo tratatzea,[63] besteak beste.
Aurikularra belarrian: soinua kable guztiz mehe baten bidez (ile baten diametroa) transmititzen da aurikularrera, tinpanoaren ondoan dagoena. Euskarri txiki baten bidez heltzen da belarrian.[25]
Hodi baten bidez: soinua hodi baten bidez iristen da aurikularrera. Bateriak iraupen luzeagokoak direnez eta anplifikadore indartsuagoa eraman dezaketenez, ahalmen handiagoa dute. Audifono hauek egokiak dira gorreria zorrotzagoa dutenentzat.[25]
Kanpoko entzunbidearen barrukoak: pertsona bakoitzaren entzunbidearen arabera egiten direnez, egokiak dira gortasun arin edo moderatua daukatenentzat.Bi eratakoak daude:
Mikrokanalak: entzunbidearen barruan geratzen dira, atal sakonenean.
Intrakanalak: entzunbidearen kanpoan geratzen dira.[25]
Kokleako inplanteak: ebakuntza bat eginda, inplante elektroniko baten bidez eriak kanpoko soinuak entzun ditzake.[64] Kokleako inplanteak loki hezurrean finkatzen dira. Bi atal izan ohi ditu: belarriaren atzean oratzen den kanpoko zati bat eta azalaren azpian kirurgikoki jartzen den bigarren zati bat. Tresna hauek osatzen dute: mikrofono bat, inguruko soinua jasotzen duena; hizketa prozesadore bat, mikrofonoak hartutako soinuak hautatzen eta antolatzen dituena; transmisore bat eta hargailu estimulatzaile bat, hizketa prozesadorearen seinaleak jaso eta bulkada elektriko bihurtzen dituena; eta elektrodo matrize bat, estimulatzailearen bulkadak jaso eta entzumennerbioaren eskualde desberdinetara bidaltzen dituena.[65]
Sendagai bidezko tratamendua gorreria sortzen duen lesioaren kokalekuaren araberakoa izan ohi da:
Presbiakusia edo entzumen galera adinaren ondorioz: B, A eta E bitaminaantioxidatzaileak erabiltzen dira. Bitamina horiek dietan sartzea lagungarri izan daiteke entzumen zelulak babesteko.[39]
Otosklerosiaren ondoriozko gortasuna: antibiotikoak erabiltzen dira belarriko patogenoak deuseztatzeko, baina garrantzitsua da beste tratamendu osagarri eta espezifiko batzuekin konbinatzea, sudurreko arnasketa lortu ahal izateko.[67]
Drainatzea: gortasuna otitis errepikari batek sortua bada, tinpanoan hodi txiki bat ezartzen da, erdiko belarria denbora luzez aireztatuta edukitzeko, eta likidoa bertan pilatzea saihesteko.[70]
Entzumen errehabilitazioa: oso erabilgarria da audifonoak erabiltzen dituzten pazienteekin, batez ere egokitzapena hobetzeko.[75]
Bakarkako entzumen entrenamendua: mintzamena bokaletan eta kontsonantetan banatzen da, pazienteek hobeto ezagutu eta erlazionatu ditzaten, komunikazio gaitasuna hobetuz.[76]
Active Communication Education programa: helduentzat dago bideratuta. Arazoen ebazpenetan oinarritzen da, sei modulutan banatutako jardueratan, adibidez, telefono mugikorraren erabilera, telebista entzutea, eta abar.[78]
Hezkuntzan eta enpleguan: garapen bidean dauden herrialdeetan haur gorrak ez dira eskolara joaten eta helduaroan langabezi tasa askoz ere handiagoa da.
Batzuetan gortasuna hizkera arazoekin batera datorrenez, keinu hizkuntza da gorrek duten tresna eraginkorretako bat besterekin komunikatu ahal izateko. Gorputzarekin —batez ere eskuekin eta aurpegiarekin— egindako keinuen bidez artikulatzen da keinu hizkuntza. Hizkuntza naturalekin gertatzen den dezala, munduan ez dago keinu hizkuntza unibertsalik, baizik, oro har, herrialde bakoitzak berea dauka.[80]
MOEk egindako proiekzioen arabera, 2050ean munduan 2.500 milioi pertsona inguruk izango dute entzumen galera edo urritasunen bat, handi nahiz txiki, eta gutxienez 700 milioi pertsonak beharko dituzte errehabilitazio zerbitzuak.
Zaindu gabeko entzumen urritasunak 1.000 milioi euro kostu globala du urtero.
1.000 milioi gazte heldu inguru entzumen urritasuna bat izateko arriskuan daude, entzute praktika ez-seguruak baitituzte.
Urtean 1,40 euro inguruko inbertsioa egin beharko litzateke pertsona bakoitzeko, entzumenaren zainketa indartzeko mundu osoan.[82]
Giza Genoma Proiektuari esker, XXI. mendearen hasieran gortasun hereditarioari buruzko aurkikuntza egin ziren. Besteak beste, gortasunaren eta gene batzuen arteko lotura egiaztatu zen eta gortasunari lotutako 70 kromosoma mapatu ziren.[83][84]
Tratamenduetan ere aurrerapenak egin ziren: barne belarrianzelula amen injekzioa,[85] geneen manipulazioaren bidezko tratamenduak eta umetokiko garapenean zelula ziliatuen sortzea,[86] besteak beste.
↑(Ingelesez)«Noise-Induced Hearing Loss»National Institute on Deafness and Other Communication Disorders (web.archive.org) 2014 (kontsulta data: 2025-11-09).
↑(Ingelesez)Naqvi, Yasmin; Sutton, Andrew E.. (2025-02-17). «Speech Audiometry»National Library of Medicine (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-11-09).
↑(Ingelesez)«Configuration of Hearing Loss»American Speech-Language-Hearing Association (web.archive.org) (kontsulta data: 2025-11-13).
↑(Ingelesez)Stickler, G B; Belau, P G; Farrell, F J; Jones, J D; Pugh, D G; Steinberg, A G; Ward, L E. (1965). «Hereditary Progressive Arthro-Ophthalmopathy»Mayo Clinic proceedings (web.archive.org) 40 ISSN0025-6196. (kontsulta data: 2025-11-13).
↑(Ingelesez)National Guideline Centre (UK). (2018). «Management of earwax»Hearing loss in adults: assessment and management (web.archive.org) OCLC.1099637295(kontsulta data: 2025-11-15).