Balio ekonomiko oso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Balio ekonomiko osoa edo balio ekonomiko totala kostu-irabazien analisia da, non errekurtso naturaldun pertsonen baloreetan zentratzen den.

BEO[1] = Balio erabilgarria (BE) + Balio ez erabilgarria (BEE)

           Balio erabilgarria (BE) = BE Zuzena + BE zeharkakoa + BE aukerakoa

           Balio ez erabilgarria (BEE) = Izakinen balioa + Ondaretasun balioa

[2]Balio ekonomiko totala pertsonek ingurune naturalari esleitzen dien irabazietatik dator. Irabazi hau balio erabilgarria eta balio ez erabilgarritik dator.

Balio erabilgarria hiru ataletan zatitzen da: Zuzeneko balio erabilgarria, zeharkako balio erabilgarria eta aukera-balioa. Horrez gain, zuzeneko balio erabilgarria kontsumitzailea edo ez kontsumitzailea izan daiteke.


Bestalde, balio ez erabilgarriak bi atal bereizten ditu: Izakinen balio eta ondaretasun balioa.

Balio erabilgarria, ingurune naturalak duen gaitasuna da, gizaki eta naturaren arteko erlazioa sortuz, gehiengo ongizatea lortzeko asmoz.

  • Zuzeneko balio erabilgarria: Errekurtsoen erabilera errentagarrienari dagokio. Gehikuntza errazagoa da erabilera komertzialetarako (Adb.: arrantza, nekazaritza, energia…).
  • Zeharkako balio erabilgarria: Orokorrean funtzio ekologiko eta ekosistema-funtzioetan zentratzen da. Merkatuan ez du presentziarik (Adb.: mantenugaien atxikipena, mikroklimaren egonkortzea, elikagaien ekosistema…).
  • Aukera balioa: Ingurumeneko errekurtsoen etorkizunerako diruz ordaintzeko prest dauden horiei dagokie (Adb.: etorkizuneko informazio ekologikoaren balioa).

Balio ez erabilgarriak, ez du erlaziorik aurkitzen gizaki eta ingurumenaren artean, balio intrintsekoa (Adb.: biodibertsitatea, kultura, ondareak, ziurtasuna..)


  • Izakinen balioa: Ideia etiko, altruista edo kulturalei dagokienez, errekurtsoen erabilera ezeztatzeagatik ordaintzeko prest dauden haiei dagokie
  • Ondaretasun balioa: Etorkizuneko belaunaldiengatik, errekurtsoak ez erabilgarri mantentzeagatik ordaintzeko prest daudenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «VALOR ECONOMICO TOTAL» es.slideshare.net . Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
  2. (Gaztelaniaz) Leal, Jose, «Valor economico total» (PDF), Curso Internacional “Planificación y gestión sostenible de los recursos ambientales y naturales”, . Noiz kontsultatua: 2010.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]