Balio nominala eta balio erreala (ekonomia)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Ekonomian, balio nominala aldi jakin bateko diru-unitate jakin batean neurtutako kopuru ekonomiko baten balioa da. Balio nominal horri inflazioaren eragina ezabatzen zaionean, kopuruaren balio erreala kalkulatu dela esaten da. Bihurketa hori prezioen igoera adierazten duen deflaktatzaile baten bitartez egiten da, gehienetan inflazio-indize baten bitartez. Adibidez, familia batek 1000 eta 1100 euroko elikadura-gastuak izan ditu bi hilabetetan hurrenez hurren; hilabete batetik bestera prezioak % 10 igo badira, gastu erreala 1100/1.1=1000 da, eta ondorioz, kopuru errealak alderatuz, familiak ez du gehiago kontsumitu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.