Balmasedako Historiaren Museoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balmasedako Historiaren Museoa
Balmasedako Historiaren museoaren barnealdea
Kokapena
Arkitektura
Deskribapena

Balmasedako Historiaren museoa Balmasedako Donibane elizan kokaturik dagoen museoa da. 2003. urtean sortu zen eta bertan herriaren sorreratik gaur egun arteko ibilbidea aztertzen da.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balmasedako historiaren museoa herri bereko Donibane elizan kokatzen da, Martin Mendia kalea eta ibaiaren artean. Hau estilo gotiko- berpizkundeakoa da. XV. mende erdialdean sortu zuen Juan Lopez de la Puentek. Nabe bakarreko eraikina da. Leihoak ditu errekara eramaten duen aldean. Eraikinak gaur egun ez du bere sortze-funtzioa betetzen, eraikinaren nabea erakusketa iraunkorrak okupatzen duelarik. Eraikinari atxikirik kanpandorrea du, honetara igo daitekeelarik. Kanpaidorreak erremate churriguereskoa du.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balmasedako Historiaren Museoa. XIX. mendeko logela.
  • Hiribilduaren historia. Bizkaiko lehenengo hiribildua izan zen.Bisitaldiaren hasieran, XVI. mendetik XIX. mendera bitarteko udal artxibo historikoko zenbait liburuki ikus daitezke, besteak beste, Bortedoko jaunak hiribilduari emandako Errege-pribilegioei buruzkoa, Udaleko lehen hauteskundeei buruzkoa edo Pio Bermejillo kalean zegoen ospitaleko kontuei buruzkoa.
  • Balmasedako pertsona ospetsuak.Balmasedako argazki zaharrak ikusi ondoren, pertsonaia ezagunen saila dugu (indianoak, politikariak, artistak…). Pertsonaia horiei guztiei zor zaizkie Balmasedako kaleen izenak, beratako ondasun asko eta abar.
  • Aste Santua.Urtero- urtero Balmasedan Pasio biziduna ospatzen da Aste Santuan. Pasio bizidunaren lehen ekitaldia XIX. mendean egin zen eta ordutik ospe handia lortu du urtero ehundaka bisitari erakarriz eta hiriko ikur turistikoetako bat ere bilakatuz.
  • Ondare historiko-artistikoa. Ondareak ere badu bere isla museoan. Bisitariek Balmasedako eraikin adierazgarrienen xehetasunak ezagutu ditzakete, eta maketen eta marrazkien aretoan harresiz inguraturiko Balmaseda eta muino gaineko gaztelua irudika dezakete.
  • Balmasedako industriak eta tradizioak. Aroztegiak, kobre-mailukaketa, txapelgintza, herriko gastronomia (putxerak eta txakolina).Txarrantxari batek gaur egun museoa den La Encartada txapel lantegia gogorarazten digu. Ohiturei ere errerreferentzia egiiten zaie bertan.
  • Jose Ignacio Llaguno Lenizen aretoko altzari historikoak. Areto horretan logelako altzari bitxiak eta XIX. mendeko familia burges aberats bati dagozkion sukaldeko tresnak ikusi ahal izango ditugu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]