Baltsamatze putzu

Wikipedia, Entziklopedia askea
KV63aren indusketa aurkitua izan zen garaian, 2005eko martxoan.
Hainbat eltze, plater eta beste ontzi, KV54-en aurkituak: Tutankamonen baltsamatze putzua (Metropolitan Museum).

Baltsamatze putzu egiptoarrek momifikazio prozesuan erabilitako material multzoa duen tokiari deritzo, ondoren hilobia ez zen beste toki batean lurperatzen zena. Gorpua ukitu zuten materialek gorpuaren zati bat xurgatu zutela uste zuten, eta beharrezkoa zen lurperatzea gorpua beste munduan osorik egon zedin.

Hobekien ezagutzen dena KV54a da, Tutankamonena, 1907an aurkitu zena.

Hilobia baino gehiago zuloa, KV54ak zeramika, natroiz beteriko poltsak, animali hezurrak, mihiseak eta beste objektu batzuk zituzten poto handiak izan zituen. KV54a ikertu ondoren, baltsamatze prozesuan erabilitako materialaz gain (natroia eta lihoa kasu), lurperaketaren ondoren ospatutako oturuntza zeremonial baten hondarrak zeudela ondorioztatu zen.

Erregeen Haranean industutako azken hilobia ere, KV63a, dirudienez baltsamatze putzu bat da. KV54ak bezala, sekula ez zuen barnean momiarik izan, baina bai antzeko materialez beteriko potoak, natroia, zura, haziak, oskolak, ikatza, ondo ordenatutako zeramika eta listari eta soka zatiak horien artean.

Baltsamatze material guztiak ez ziren euren jabeengandik bananduta gordetzen, Erregeen Haraneko bi hilobitan behintzat (KV36a, Maiherprirena eta KV46a, Yuya eta Tuyurena), dozenaka poto daude momifikazioaren materialekin.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]