Banderas (zinema)

Koordenatuak: 43°16′37″N 2°57′36″W / 43.277083°N 2.95995°W / 43.277083; -2.95995
Wikipedia, Entziklopedia askea
Banderas (zinema)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaSan Ignazio (Bilbo)
Koordenatuak43°16′37″N 2°57′36″W / 43.277083°N 2.95995°W / 43.277083; -2.95995
Map
Kontaktua
HelbideaLehendakari Agirre etorbidea

Banderas zinema Bilboko San Ignazio auzoko Lehendakari Agirre etorbidean zegoen zinema izan zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina 1950eko hamarkadaren amaieran altxatu zen, gaur egungo Lehendakari Agirre etorbidea eta Navarro Villoslada kaleen ertzean. Zinema auzoko etxebizitza gehienekin batera eraiki zuten. 1952an German Agirre arkitektoak, antzokia eraikitzeko proiektua aurkeztu eta hiru urte beranduago zabaldu zuten. Izena aldean dagoen mendiarena da.

Urte askotan zehar Lehendakari Agirre etorbidean egon zen auzoaren ertzean eta landaren ondoan, 1970eko hamarkadan ondoko Ibarrekolanda auzoa zabaltzen hasi arte. Zinema emanaldiez gain, kontzertuak eta antzerkia ere izaten ziren antzokian. 1970eko hamarkadaren amaieran, zinemako jabeek eraikina saldu eta bertan hamabi solairuko etxebizitza blokea eraiki zen (eraikin urdina).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.