Ibarrekolanda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ibarrekolanda
Flag of Bilbao.svg Bilbo, Uribarri, Euskal Herria

Ibarreko.jpg

Ibarrekolanda auzoa Zorrotzatik ikusia
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Udalerria Bilbo
Koordenatuak 43° 16′ 31″ N, 2° 57′ 30″ W / 43.27527778°N,2.95833333°W / 43.27527778; -2.95833333Koordenatuak: 43° 16′ 31″ N, 2° 57′ 30″ W / 43.27527778°N,2.95833333°W / 43.27527778; -2.95833333
Ibarrekolanda hemen kokatua: Euskal Herria
Ibarrekolanda
Ibarrekolanda
Ibarrekolanda hemen kokatua: Bizkaia
Ibarrekolanda
Ibarrekolanda
Ibarrekolanda hemen kokatua: Bilbo
Ibarrekolanda
Ibarrekolanda
Ibarrekolanda (Bilbo)
Azalera 0,39 km²
Demografia
Biztanleria 11.748 (2006)
Dentsitatea 30.123 biztanle/km²
Posta kodea 480XX

Ibarrekolanda Deustuko auzoa da eta Bilboko lehen barrutiaren barnean dago. Iparraldean San Ignazio eta hegoaldean Deustuko Doneperiagako auzoak daude. XX. mende erdialdera arte auzoan baserriak eta ortuak baino ez zeuden, eta Zubiria familiaren jauregia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925. urtean Deustuko Elizateak bere independentzia galdu egin zuen Bilbori anexionatuta. Urte hartatik aurrera Ibarrekolanda, Deustuko beste aldeak bezala (Arangoiti, San Ignazio, Elorrieta eta Zorrotzaurre), Bilboren barruan gelditu ziren, nahiz eta Deustuko barrutian dirauten.

1950eko hamarkadan gaur egungo Ekonomia eta Enpresa Zientzen Fakultatea jaio zen.

1960ko hamarkadatik aurrera, hiriaren etxebizitza beharrak asetzeko, etxebizitza ugari eraiki zen. 38,70 hektarea ditu auzoak eta bertan 11.748 biztanle bizi dira, Bilbon dentsitate gehien duten auzoen artean dago. Horrela Arbolagaña (zuhaitz baten gainean oholtza zegoen) txakolindegia galdu egin zen. Lehendakari Agirre etorbideak bitan banatzen du auzoa.

Garraio Publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoa Bilboko erdigunearekin eta gainontzeko auzoekin batzen duten lau Bilbobus linea daude. Autobusek Lehendakari Agirre etorbidean zehar egiten dute garraioa.

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
10 Elorrieta - Plaza Biribila 15´
13 Txurdinaga - San Ignazio 15´
18 Zorrotza - San Ignazio 15´
71 Miribilla - San Ignazio 20´

Metroa eta trenbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko metroaren tarte komuna Sarrikoko geltokia, Benidorm kalea eta Lehendakari Agirre etorbidean dago. Metroaren eraikitze lanak hasi zirenean, bigarren sarbide bat jartzea pentsatu zen, Arrue Margolariak eta Lehendakari Agirre etorbidea batzen diren tokian, baina azkenik ez zen beharrezkotzat jo.

1995. urtean Bilboko metroa zabaltzearekin batera EuskoTrenen Plentziako linearen Erandiotik aurrerako tartea metroaren lehen linea bilakatu zen. Horrela Erandio eta Bilboko Deustu auzoaren arteko tartea bertan behera geratu zen; horrekin batera, Orixe kalean zegoen geltoki zaharra. Ondorengo urteetan trenbidea kendu egin zen, eta gaur egun, ez da trenbidearen arrastorik geratzen.

Kale garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoan Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatea dago, gaur egun 6.000 ikasle inguru dituena. 1955ean zabaldu zen.

Larrako dorretxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larrako dorretxea Ibarrekolandan kokatuta dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo