Edukira joan

Barbotina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Barbotina (frantsesezko barbotine hitzetik ekarria), engobe, ahia edo buztin eta ur nahasketa mota bat da, loditasun buztintsu edo ia likidoarekin. Normalean buztingintzan erabiltzen da, aurretik landutako zeramikazko pieza baten zatiak batzeko, tornuan edo eskuz ekoitzitakoak.

XIX. mendetik, portzelanak apaintzeko ere erabili izan da, "Barbotinazko dekorazioa" deritzon metodoarekin. DLEk galizismoa berresten du eta buztinezko ahia, kaolinarekin lotzen du, likidotua edo kola bezala erabilia izateko. Dekorazioa berriz, eskuz, pintzelarekin edo moldearekin egin.[1]

Barbotina, ontziaren hondoan eratzen doan ur eta buztin nahasketari ere deitzen zaio, non buztingileak, behin eta berriz, bere eskuak bustitzen dituen torneaketa prozesuan marruskadura gutxitzeko.

Lokatz horrek hainbat izen jaso ditu geografiaren arabera: limarcha, Nafarroan; alimoja, Espainiako Levanten; limoha lokatza, Malagan; lemoxa, Almerian; llamosa, Valentzian; "Sugarra", Ibizan; "Llemuja", Quarten eta palpasa Andujar.

Zenbait iturriren arabera, k.a.III.mendean erabili zen gehien, errenaniar zeramikan, moldeatutako dekorazioa ordeztuz eta, jada, mahuka mota bat erabiliz, "ontzi lauen ertzak lore txikiekin eta beste diseinu batzuekin apaintzeko".[2]

Industriaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeramika industrian sartu eta piezak itsasteak ekarri dio barbotinari (uretan disolbatutako buztina) beste osagai batzuk eranstea, buztina lotzeko eta buztin-pastaren  partikulak sakabanatzea eragiteko. Hala nola, emultsio bat eratuz, eta emultsio hori luzaroan mantenduz

Ligatzeko ('levigar' edo 'deflocular'), nahasketari elektrolito bat gehitzen zaio; hala nola sodio silikato disolbagarria, sodio karbonatoa ('Darvon' bezala ere ezagutzen dena) edo azido tonikoa.

Zeramika-industriaren eta piezak itsastearen kasuan, barbotinak ez du inoiz pikorrik izan behar, eta haren dentsitatea zertarako erabiltzen den, horren araberakoa izango da. Beraz, hura neurtzeko metodo zehatzak erabiltzen dira, piezaren hormaren lodieraren, piezaren tamainaren, itsaste denboraren, zeramika-ore motaren eta beste faktore batzuen arabera.

Barbotina lortzeko formulazio oso desberdinen artean, honako konposatu hau presta daiteke –1040 °C-ko egosketa-tenperaturarako–:

Edo gramoka adierazita:

  • 800 g buztin
  • 100 g kaltzio karbonato
  • 100 g kuartzo
  • 1,5 g sodio silikato
  • 1,5 g sodio karbonato.

Garrantzitsua da nahastea egiten den bitartean erantsitako urak ez gainditzea produktu lehorren pisuaren % 45.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Barbotina» tesauros.mecd.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) «barbotina» Tesauro de Arte & Arquitectura (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).
  3. «El barro y yo: ► Barbotina» El barro y yo (Noiz kontsultatua: 2021-05-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]