Barry Keoghan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barry Keoghan

Bizitza
JaiotzaSummerhill (en) Itzuli1992ko urriaren 17a (31 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, telebista-aktorea eta aktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm4422686 Allocine: 646346 Rottentomatoes: celebrity/barry_keoghan Metacritic: person/barry-keoghan
Twitter: BarryKeoghan Instagram: keoghan92 Edit the value on Wikidata

Barry Keoghan (Dublin, 1992ko urriaren 18a) aktore irlandarra da.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Keoghan 2011n hasi zen lanean antzezpenetan, eta ospea batik bat lortu zuen 2017an Dunkirk eta The Killing of a Sacred Deer filmetan egindako lanengatik. Calm with Horses (2019) Irlandako polizia-filmean eta The Green Knight (2021) fantasiazko filmean egindakoagatik ere goraipatu izan dute. Aurrekontu handiko filmetara igaro zen Eternals[1] filmean Druig-en rolean (2021).

2022an, The Banshees of Inisherin filmean agertu zen eta aktorerik onenaren BAFTA saria irabazi zuen. Lan horregatik Urrezko Globorako eta Aktore Onenaren Oscarrerako izendapenak jaso zituen. 2023an Keoghan izan zen Saltburn drama psikologikoaren protagonista, Jacob Elordirekin batera. Aktore onenaren Urrezko Globorako izendapena lortu zuen Keoghanek horregatik.

Telesailetan HBOren Chernobylen (2019) eta Top Boy (2023) Netflixekoan agertu izan da. Keoghan Dior[2] etxearen enbaxadore edo sustatzaile gisa ere azaldu da-

Bizita pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Keoghan Summerhillen hazi zen, Dublineko iparraldean.[3] Anaiarekin batera, zazpi urte eman zituen fharrera-familietan, 13 adopzio-etxe desberdinetan.[4] Ama heroina-gaindosi baten ondorioz hil zitzaionn 12 urte zituela, eta harrezkero amonak eta izebak hazi zuten.[3][4][5]

Keoghan boxeolari amateurra da.'[6] Celtic Box Cup-en egin zuen debuta 2017ko irailean, baina erretiratzera behartu zuten lesio baten ondorioz.[3]

2020an, ADHN diagnostikatu zioten Keoghani.[7]

The Banshees of Inisherin filmatzen hasi aurretik, faszitis nekrotizatzaile kasu bat izan zuen, infekzio haragijalea ere esaten zaiona. Osasun arazo larria izan zen, eta medikuek besoetako bat moztu behar ote zitzaion pentsatu zuten infekzioa gelditzeko, gaitz horrek heriotza ere eragin baitezake. Azkenik, aktore irlandarrak lortu zuen gaixotasuna gainditzea eta besoa moztu beharrik gabe indarberritu zen.[8]

2021eko irailean, Keoghan Alyson Sandro hortzetako erizainarekin eta ortodontzia-terapeuta batekin irteten hasi zen. Hilabete batzuk geroago, Irlandako Amaren Egunean, 2022ko martxoaren 27an, bikotekidea Brando izeneko ume baten zain zegoela iragarri zuen.[9] Semearen jaiotza 2022ko abuztuaren 8an iragarri zen.[10] Familia Broughty Ferryra (Dundee) joan zen bizitzera,[11] baina haurra jaio eta gutxira 2023an banandu ziren.[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Barry Keoghan» artikulutik itzulia izan da, 2024-04-13 data duen 159406617 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-04-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]