Jacob Elordi
Jacob Elordi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Brisbane, 1997ko ekainaren 26a (25 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | Australian English (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Kevin's College (en) ![]() St Joseph's College, Nudgee (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa Australian English (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Pisua | 87 kilogramo |
Altuera | 196 zentimetro |
Lan nabarmenak | The Kissing Booth (en) ![]() Euphoria The Kissing Booth 2 (en) ![]() The Kissing Booth 3 (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Jacob Elordi (Brisbane, Australia, 1997ko ekainaren 26a) aktore australiarra da.[1] HBO kateko Euphoria telesail arrakastatsuan Nate Jacobsen papera jokatzen du.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elordi Brisbanen jaio zen, Queensland-en, Australian, 1997ko ekainaren 26an. Bere gurasoak John eta Melissa Elordi dira, hiru arreba nagusi ditu eta euskal jatorrikoa da.[2] Bigarren Hezkuntza St. Kevin's College eskolan, Melbournen, egin zuen, eta, gero, Brisbaneko Nudgee Collegera joan zen. Antzerkian interesa agertu zuen gaztetatik, eta eskolako antzerki-lan askotan parte hartu zuen.
Hollywoodeko lehen esperientzia Pirates of the Caribbean: Dead Men Tell No Tales filmean izan zuen Elordik, extra gisa. Lehen papera Australiako Swinging Safari filmean izan zuen, 2018an, eta Roosterren papera jokatu zuen.[3] Ospea etorri zitzaion Netflixeko The Kissing Booth film erromantikoan, Noah Flynn protagonistaren paperarekin. 2018ko maiatzean estreinatu zen. The Kissing Booth 2 filmaren jarraipena ere egin zuen.[4] 2019. urtearen erdialdean filmatu zen Lurmutur Hirian, eta 2020ko uztailean atera zen.[5] The Kissing Booth 3 2021eko abuztuaren 11n estreinatu zen Netflixen.
2019an, Elordi izan zen The Mortuary Collection beldurrezko filmaren protagonista, eta HBOko Euphoria telesailean hasi zen, Nate Jacobsen paperean.[6]
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Izenburua | Rola |
---|---|---|
2015 | Carpe Liam | Liam |
2016 | Max & Iosefa | Max |
2017 | Pirates of the Caribbean: Dead Men Tell No Tales | St. Martins Marine |
2018 | The Kissing Booth | Noah Flynn |
2018 | Swinging Safari | Rooster |
2019 | Bad Dream | Husband |
2019 | The Mortuary Collection | Jake |
2020 | The Kissing Booth 2 | Noah Flynn |
2020 | Deep Water | Ricky |
2020 | 2 Hearts | Chris |
2021 | The Kissing Booth 3 | Noah Flynn |
Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Izenburua | Rola |
---|---|---|
2019 | The Bend | Lucas Jackson |
2019–gaur egun | Euphoria | Nate Jacobs |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) Rodriguez, Victoria. (2018-07-05). «“The Kissing Booth”’s Jacob Elordi Will Star In a New Movie With This "Riverdale" Actor!» Seventeen (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jacob Elordi tiene ascendencia español... perdón, vasca» eCartelera (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
- ↑ (Ingelesez) «‘The Kissing Booth’ Stars Joey King and Jacob Elordi Are Kissing In Real Life» Decider 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
- ↑ (Ingelesez) «Will there be a sequel to The Kissing Booth?» Metro 2018-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Gemmill, Allie. «Joey King Is Officially Done Filming ‘The Kissing Booth’ Sequel» Teen Vogue (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Framke, Caroline; Framke, Caroline. (2019-06-13). «TV Review: HBO’s ‘Euphoria’ Starring Zendaya» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).