Basahatearen kumulua
Itxura
Basahatearen kumulua | |
---|---|
Behaketa | |
Distantzia Lurretik | 1.877 pc |
Itxurazko magnitudea (V) | 5,8 eta 6,32 |
Mota espektrala | II |
Metaltasuna | 0,16 |
Aurkitzailea | Gottfried Kirch |
Aurkikuntza-data | 1681 |
Konstelazioa | Scutum (konstelazioa) |
Abiadura erradiala | 31,7 km/s |
Igoera zuzena | 282,7708 ° |
Deklinazioa | −6,27 ° |
Izendapenak | |
ikusi
|
Basahatearen kumulua (edo Messier 11, edo M11 edo NGC 6705) Scutum konstelazioko kumulu ireki bat da. Haren itxurazko magnitudea V bandan 6,32 da (iragazki urdina). Gottfried Kirchek aurkitu zuen 1681ean, eta Charles Messierrek bere katalogoan sartu zuen 1764an.
Kumulu ireki ezagun trinkoenetako eta aberatsenetako bat da: 2.900 izar inguru ditu. Uste da 220 milioi urte inguru dituela. Izar bero urdin eta zuriz osatuta dago, baina baditu horixkak eta laranjak ere.
29,49 km/s-ko abiadura erradiala du; beraz, Lurretik urruntzen ari da 160 km/h-ko abiaduran. Abiadura hori Esne Bidearen gunearen inguruan duen higidura orbitalaren eta Eguzkiaren eta Lurraren berezko abiaduren konbinazioaren ondorioz gertatzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Messier 11 - SEDS Messier (ingelesez)
- Astronomy Picture of the Day (ingelesez)
- M11ren datu astronomikoak eta bibliografia
- Basahatearen kumulua ikusi WikiSky webgunean: DSS2, SDSS, GALEX, IRAS, Hydrogen α, X-Ray, Astrophoto, Sky Map, Artikuluak eta irudiak
- Behaketa datuak