Katu Begi nebulosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Katu Begi Nebulosa
Katu Begi Nebulosa
Datuak
Igoera zuzena {{{igoera zuzena}}}
Deklinazioa {{{deklinazioa}}}
Distantzia 3.3 ± 0,9 mila argi-urte
Itxurazko magnitudea 9.8B
Itxurazko tamaina {{{tamaina}}}
Konstelazioa Draco (konstelazioa)
Izen teknikoa
NGC
NGC 6543
Izen teknikoa
M
M


Katu Begi nebulosa (NGC 6543) Draco konstelazioan dagoen nebulosa planetario bat da. Bere egiturari dagokionez, ezagutzen den nebulosarik konplexuenetako bat da, non Hubble espazio teleskopioaren oso erresoluzio handiko irudiek korapiloak, material zurrustadak, burbuilak eta arku formako egiturak bezalako egitura nabarmengarriak erakutsi dituen.

William Herschelek aurkitu zuen 1786ko otsailak 15ean, eta bere espektroa ikertu zen lehen nebulosa izan zen, lan hau William Hugginsek 1864an egin zuelarik.

Egungo ikerketek izaera konplexu bat adierazten dute, erdiko izarrak lagun izango lukeen izar bitar batek kanporatutako materialak eragindako izan daitezkeen egitura korapilatsuekin. Alabaina, ez dago izar lagun horren presentziaren froga zuzenik. Gainera, metodo ezberdinen bidez lortutako elementu kimikoen ugaritasunaren neurriek euren arteko desadostasun nabarmena dute, oraindik nebulosa honen zenbait ezaugarri oraindik ulertu gabe jarraitzen dutela adieraziz.

Informazio orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NGC 6543 oso aztertutako nebulosa planetario bat da. Nahiko distiratsua da 8.1eko irudizko magnitudearekin, baita nahiko altua den oso estrukturala ez den distira tenperatura batekin. 17 ordu 58.6 minutuko igoera zuzeneko eta 66º38'ko deklinazioko koordenatuetan dago. Deklinazio altuak teleskopio handi gehienak eraikiak izan diren ipar hemisferiotik erraz ikus daitekeela adierazten du. Bitxikeria bezala, gure eguzki-sistemako ekliptikaren ipar poloan dago, hau "goitik" nola ikusiko litzatekeen adierazten duten irudikapenek handik nola ikusiko litzatekeen adierazten dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]