Basailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basailutza» orritik birbideratua)
Karlos Orleanskoa basailu baten omenaldia hartzen.

Basailu, erregimen feudalean, zerbitzu batzuen truke jaun baten babespean jartzen zen gizabanako askea izan zen.[1]. Jaunarekiko leial izan beharra zuen eta zergak ordaindu behar zizkion.[2] Nahiz eta batzuetan nahasi, basailua eta jopua ez ziren parekoak; izan ere, jopua ez zen askea, eta erabat jabearen mende zegoen.[3]

Basailuak jaunari leialtasuna eta laguntza (batez ere militarra) (auxilium et consilium) zin egitearen truke, jaunak lur-sailen bat -feudoa- eman ohi zion.[4] Kontratu sinalagmatiko hori gauzatzeko omenaldiaren erritua egiten zuten. Inmixtio manum eta osculum eta gero, jaunak inbestidura-ekitaldia egiten zuen. Jaunaren eta basailuaren arteko harreman horiek gizarte osora zabaltzen ziren, piramide soziala sortuz. Erregearen basailuak ziren gorenekoak: "basailu handi" edo "koroaren basailu" izenekoak.[1]

Behe Erdi Aroan sistema krisialdian sartu zen, batez ere, erregeek imperator in regno suo ("enperadorea bere erresuman") aldarrikatu zutenean beren burua. Burgesiaren sorrerak eta goi eta behe nobleziaren arteko ezberdintasunek ere izan zuten zerikusia krisialdi horretan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Basailu. .
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Jopu. .
  4. F. L. Ganshof, "Benefice and Vassalage in the Age of Charlemagne" Cambridge Historical Journal 6.2 (1939:147-75).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.