Basalapatx
Basalapatx | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Heliantheae |
Generoa | Xanthium |
Espeziea | Xanthium strumarium Linnaeus, 1753 |
Basalapatxa (Xanthium strumarium) Asteraceae familiako landarea da, Ipar Amerikan jatorria duena.[1] Europan landare inbaditzailea da eta 120 zentimetroko altuera ere izan dezake.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare usaintsua da, urtebeteko zikloa betetzen duena eta tentea, 1'20 metroko altuera har dezakeena. Adarrek kolore moreko lerroak edo puntuak dituzte.
Hosto triangeluarrak ditu, ertzak horzkatuak dituztenak. Hostoek 10 cm-ko peziolo luzea dute.
Infloreszentziak ardatz baten inguruan kokatzen dira. More koloreko lore txiki ugariz osaturik dauden infloreszentzia esferikoak dira[2]. Uztaila eta iraila artean loratzen da. Lore horietatik sortzen diren fruituak oso arantzatsuak dira. 1-1'5 cm-ko luzera dute[3].
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibaiertzeko basoen irekiguneetan azaltzen da[4]. Horretaz gain hondartza ertzetan, baratzetan ur irteeratan ere bai.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txinako eta Asia hegoaldeko herrialdeetan antzinatik erabili izan da sendabelar gisa. Ez da komeni ordea hazi kopuru handia jatea toxinak bait ditu[5].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Landarea.
-
Hostoak.
-
Infloreszentziak.
-
Fruituak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Castetter, Edward F.. (1935). «Ethnobiological Studies in the American Southwest I. Uncultivated Native Plants Used as Sources of Food» University of New Mexico Bulletin 4 (1): 54..
- ↑ Wallace, George. (2012-07-15). «"What's Blooming Now" : Canada Cockleburr (Xanthium strumarium var. canadense (P. Mill.) Torr. & Gray)» "What's Blooming Now" (Noiz kontsultatua: 2024-01-19).
- ↑ Villar, Luis; José Antonio Sesé. & José Vicente Ferrández. (1997). Atlas de la flora del Pirineo Aragonés II: 1646.. Huesca: Instituto de Estudios Altoaragoneses y Consejo de Protección de la Naturaleza de Aragón ISBN 9788489862036..
- ↑ «Introductory» web.archive.org 2003-03-10 (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
- ↑ (Ingelesez) Islam, Mohammad Rashedul; Uddin, Mohammad Zashim; Rahman, Mohammad Sharifur; Tutul, Ershad; Rahman, Mohammed Zakiur; Hassan, Md Abul; Faiz, M. A.; Hossain, Moazzem et al.. (2009). «Ethnobotanical, phytochemical and toxicological studies of Ghagra shak (Xanthium strumarium L.) growing in Bangladesh» Bangladesh Medical Research Council Bulletin 35 (3): 84–90. doi: . ISSN 2224-7238. (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).