Edukira joan

Bassaricyon medius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bassaricyon medius
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaProcyonidae
GeneroaBassaricyon
Espeziea Bassaricyon medius
Thomas, 1909

Bassaricyon medius Procyonidae familiako ugaztun haragijale espezie bat da. Bere habitata Panaman aurki daiteke, eta Kolonbia zein Ekuadorko mendebaldeko lur baxuetan[1].

Bassaricyon medius zuhaitz batean.

Gorputzaren luzera gutxi gora behera 38 zentimetrokoa izaten da, eta isatsarena 44 cm; bataz beste, 1 kg pisatzen dute. Ile kolore arrea du, eta sabelaldea horia da[2].

Baso tropikal hezearen zuhaitzen goiko aldea nahiago du bizitzeko, eta oso gutxitan ikusten da lurrean. Lur beroetan bizi da, itsas mailatik 1.800 metroko altueraraino.

Espezie hau Chocóko (Kolonbia) hainbat espezimenetan oinarrituta deskribatu zuen Thomasek 1909an[2], baina ondoren Bassaricyon alleni medius azpiespezie gisa izendatu zuten[3]. Hala ere, Bassaricyonen hainbat espezieren arteko konparazio morfologiko zehatzak egin eta haren DNA aztertu ondoren, B. medius espezie gisa berretsi da, gutxienez bi azpiespezierekin[2]:

  • Bassaricyon medius medius, Kolonbian eta Ekuadorren.
  • Bassaricyon medius oronimus, Panaman.

Aitzitik, hasieran B. medius siecatus gisa deskribatutako azpiespeziea, Kolonbiako ekialdean aurkitutakoa[4], benetan Bassaricyon alleni (B. alleni siecatus) espeziekoa da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Helgen, Kristofer M.; Pinto, Miguel; Kays, Roland; Helgen, Lauren; Tsuchiya, Mirian; Quinn, Aleta; Wilson, Don; Maldonado, Jesus. (2013-08-15). «Taxonomic revision of the olingos (Bassaricyon), with description of a new species, the Olinguito» ZooKeys 324: 1–83.  doi:10.3897/zookeys.324.5827. ISSN 1313-2970. (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  2. a b c Thomas, Oldfield. (1909-09-01). «XXVIII.—Notes on some South-American mammals, with descriptions of new species» Annals and Magazine of Natural History 4 (21): 230–242.  doi:10.1080/00222930908692666. ISSN 0374-5481. (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  3. (Ingelesez) Eisenberg, John F.. Reid, Fiona ed. Mammals of the Neotropics, Volume 1: The Northern Neotropics: Panama, Colombia, Venezuela, Guyana, Suriname, French Guiana. University of Chicago Press (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).
  4. Thomas, Oldfield. (1927-07-01). «IX.—A new subspecies of Bassaricyon from Colombia» Annals and Magazine of Natural History 20 (115): 80–80.  doi:10.1080/00222932708655567. ISSN 0374-5481. (Noiz kontsultatua: 2023-04-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]