Batera (plataforma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau plataformari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Batera».

Batera Ipar Euskal Herriko plataforma da, 2002ko abenduaren 14an Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbaran sortu zena. Bateraren sortze eskutitza 110 elkarte, sindikatu eta mugimendu anitzek sinatu zuten[1]. Eskutitzak lau aldarrikapen nagusi plazaratzen zituen[2]:

  • Euskararen koofizialtasuna Ipar Euskal Herrian.
  • Euskal Departamendu baten eraketa.
  • Laborantza Ganbera baten eraketa. Orain arte lortu den aldarrikapen bakarra da, 2005ean Euskal Herriko Laborantza Ganbera sortu baitzen.
  • Ipar Euskal Herriarentzako unibertsitate bat.

2015eko urtarrilaren 9an, hiri elkargoa egituraketarako lehen urrats moduan bultzatuko zuela Baterak jakin zen. Ipar Euskal Herriarentzako lurralde elkargo bat aldarrikatzen jarraitu arren, baina Frantziako lurralde erreformaren testuinguruan prefetaren proposamena onartzea erabaki zuten eta mobilizazioak iragarri zituzten[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]