Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbara

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbara (frantsesez: Chambre de commerce et d'industrie de Bayonne Pays basque) zuzenbide publikoko eta kudeaketa pribatuko erakundea da. Halaber, Ipar Euskal Herriko ekonomiaren eta enpresen eskura dagoen organismoa da.

Merkataritza ganberaren xede nagusia enpresei laguntzea da, hainbat zerbitzu erabilgarri eskaintzen baitie bere kideak diren 13.000 Ipar Euskal Herriko enpresei, batik bat, aholkularitza eta prestakuntza arloan. Beste zazpi merkataritza ganberekin batera Akitaniako Eskualdeko Merkataritza Ganbara osatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1701ean, Luis XIV.a Frantziakoak bere erresumaren hiri nagusietan (Bordelen, Lyonen, Lillen, Rouenen, Montpellierren eta Baionan) Merkataritza Ganberak eratzeko eskubidea eman zuen. Baionakoa 1726an eratu zuten Baionako portuaren bizitasuna mantentzeko. Pirinio Atlantikoetan Ganbera bakarra izan zen 1947ra arte, noiz Pauen Biarnorako elkarte bat sortu zuten.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ganbararen helburuak lau ardatzetan banatzen dira:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]