Bavaria blu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bavaria blu
Bavaria blu 01 WikiCheese Lokal K.jpg
Beste izendapenak Cambozola
Jatorrizko herrialdea  Alemania
Eskualdea Allgäu
Esnearen jatorria Behia
Pasteurizatua Bai
Egitura Leuna

Bavaria blu izenekoa krema hirukoitzeko gazta bat lortzeko esnegaina gehitu zaion behi esne pasteurizatuz eginiko gazta alemaniar bat da. Azala zuri kolorekoa da, camembert gaztaren antzerakoa. Orea krema zurbil kolorekoa da lizun urdin puntuekin. Zapore leuna du. Gazta nahiko berria da, Bergader enpresak egina eta 1972an merkaturatua. Gazta taula, entsalada, kanapeentzako edo ogiarekin bakarrik jateko erabiltzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]