Bazkaria belar gainean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bazkaria belar gainean
Édouard Manet - Le Déjeuner sur l'herbe.jpg
Jatorria
Sortzailea Édouard Manet
Sorrera-urtea 1863
Jatorrizko izenburua Le déjeuner sur l'herbe eta Luncheon on the Grass
Jatorrizko herrialdea Frantzia
Ezaugarriak
Materiala(k) mihisea eta olio-pintura
Zabalera 264,5 zentimetro
Altuera 208 zentimetro
Genero artistikoa genero-artea, biluzia, paisaia margolaritza eta Izadi hila
Deskribapena
Kokapena
Lekua Orsay museoa
Bilduma Orsay museoa eta Louvreko margogintza saila
Inbentarioa RF 1668
Jabea Frantzia, Édouard Manet, Jean-Baptiste Faure Itzuli, galerie Durand-Ruel Itzuli eta Étienne Moreau-Nélaton Itzuli
Historia
Erakusketak Salon des Refusés
Exposition Universelle of 1900 Itzuli

Bazkaria belar gainean (frantsesez 'Le déjeuner sur l'herbe'), hasiera batean Le Bain (Bainua) deitua, oihal gaineko olio-pintura da, Édouard Manetek margotua. 1862-1863 bitartean sortua, biluzik dagoen emakumea eta guztiz jantzita dauden gizonezkoak kontrajartzen dira. Salon des Refusés (Baztertuen Aretoa) delakoan lehen aldiz erakutsi zenean hautsa harrotu zuen margolan honek. Egun, Parisko Orsay museoan dago.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biluzik dagoen emakumea egiteko, Manetek emaztea (Suzanne Leenhoff) eta modelo kutuna (Victorine Meurent) erabili zituen, lehenengoaren burua baina bigarrenaren gorputz potoloagoa baititu koadroko emakumeak. Gorputza argitsua du, eta zuzenean ikusleari begira dago. Ondoko gizonak Manenten anaia (Eugene Manet) eta koinatua izatekoa (Ferdinand Leenhoff) dira, dandien modura jantzita. Emakumea ez balego bezala daude solasean biak. Aurrean, emakumearen arropak, fruta bete saski bat eta ogi zerra bat, bodegoi baten antzera.

Atzean beste emakume bat errekan bainatzen da. Lehen planoko irudien aldean handiegi, haien gainetik zintzilikaturik dirudi. Azkar margotutako hondoak ez dauka apenas sakontasunik, eta "argazkien" argia, zertxobait artifiziala gainera, erabiliz (ia itzalik ez dago), ikusleak uste du barreneko eszena dela, eta ez kanpokoa.

Eguneroko gertaera bada ere, Manetek propio tamaina handia aukeratu zuen, normalean ospe handiko gaietarako erabiltzen dena. Margolanaren estiloa garaiko ohitura akademikoei ez zien eutsi: pintzelkadak ezkutatzen ahalegindu gabe, bukatzeko dagoela ematen du zenbait tokitan. Orobat, biluztasunak ez du bat egiten Cabanel edo Ingresen irudi akasgabeekin.

Maneten margolan honek Frantziako publikoa asaldatu zuen. Izan ere, ez da pintura errealista Daumieren zentzuan, baina artisaren askatasunaren aldeko aldarrikapena da. Emakume bat biluzik guztiz jantzirik dauden bi gizonezkoekin batera agertzeak garaiko zuzentasunaren kontra jo zuen, are gehiago pertsonaiak hain familiarra izanda.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bazkaria belar gainean Aldatu lotura Wikidatan