Alexandre Cabanel
Alexandre Cabanel (Montpellier, 1823ko irailaren 28a - Paris, 1889ko urtarrilaren 23a) frantziar margolaria izan zen.
17 urterekin Parisko Arte Ederren Akademian sartu zen eta François-Édouard Picoten ikaslea izan zen. 1844an erakutsi zuen lehen aldiz Parisko Aretoan. 1847tik hil zen arte, Akademiako irakasle izan zen. Margolari inpresionistek 1863ko aretoan erakustearen aurka agertu zen
Gai klasikoak, erlijiosoak eta historikoak eta erretratuak estilo akademizistan margotu zituen. Napoleon III.ak asko estimatu zuen bere margolaritza.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Napoleon III.a (c. 1865)
Elizabeth Vorontsova-Dashkova kondesaren erretratua (1873)
Jephthahren alaba (1879)