Beatriz da Silva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beatrice da Silva» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Beatriz da Silva
BeatrizSilvaest.jpg
Bizitza
Jaiotza Campo Maior1424
Herrialdea  Portugal
 Espainia
Heriotza Toledo1492ko abuztuaren 9a (67/68 urte)
Lanbidea
Lanbidea ordinarya
Santutegia
Abuztuaren 16

Beatriz da Silva, jaiotzez Beatrice da Silva Menezes (Campo Maior, Portugal, 1424 - Toledo, 1492ko abuztuaren 9a) portugaldar lekaimea izan zen. Ordena kontzepzionista edo Gure Ama Birjinaren Sortze Guztiz Garbiaren Ordena izeneko emakumezkoen kongregazio katolikoaren sortzailea izan zen 1484an. 1926. urtean beatifikatu egin zuen Pio XI.ak eta Paulo VI.ak santu izendatu zuen 1976an. Jaieguna abuztuaren 17an ospatzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Campo Maior hirian (Portugal) jaio zen, 1424. urtean (orduan Portugalen mendean zegoen Ceutan jaio zela uste izan da urte askoan). Ruy Gomez da Silva eta Isabel da Menezes nobleen alaba eta Amadeo Portugalgoaren arreba izan zen. Isabel d'Avís printzesaren gorte-laguna izan zen urte askotan eta Joan II.a Gaztelakoa esposatu zuenean Gaztelara ere lagundu zion. Gortearen bizitzaz gogaiturik, Toledoko zistertar monasterio batera sartu baina azkenik Isabel erreginaren laguntzaz ordena berria sortu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beatriz da Silva Aldatu lotura Wikidatan