Zistertar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zistertar Ordena
Arms of Ordo cisterciensis.svg
Latinezko izena Ordo cisterciensis, o.cist.
Izen arrunta Zistertarrak
Fundatzailea Roberto Molesmekoa
Fundazio urtea 1098
Fundazio lekua Cîteaux
Mota Eliza katolikoaren ordena monastikoa
Nagusi jenerala Mauro Lepori
Kideak 2.450 (2015)[1]
Webgunea http://www.ocist.org/ocist/en/

Zistertar Ordena (latinez: Ordo cisterciensis, o.cist.) ordena monastiko katolikoa da, 1098an sortutakoa. Urte horretan San Benediktoren erregela zorrozki bizi nahi zuten beneditar lekaide batzuek Cîteauxko abadia (Saint-Nicolas-lès-Cîteaux, Burgundia) eraiki zuten. Fundatzailerik ezagunena Roberto Molesmekoa da.

Ordena honek aszetismoa eta liturgiaren soiltasuna sustatu eta lekaideen eskulanari garrantzi handia eman zion. XII. mendean izan zuen hedatze handian, San Bernardo Clairvauxkoa (1090-1153), Clairvauxko abadiaren sortzaile eta bertako lehen abadea, funtsezkoa izan zen. San Bernardo hil zenean, ordenak 338 monasterio zituen, eta horietatik 68 Clairvauxetik eraikiak ziren[2]. 2015ean 2.450 kide zituen[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roberto Molesmekoa beneditar abadeak, San Benitoren ordenaren zorroztasunera itzuli nahirik, monasterio bat eraiki zuen Cîteauxen (latinez: Cister), Dijon ondoan. Bernardo Clairvauxkoa ordenan sarturik (1112), zistertarrak mendebaldeko herrialdeetan zehar hedatu ziren. 1119an Eztebe Harding santuak, ordenako hirugarren abadeak, Carta caritatis izeneko konstituzioa idatzi zuen, ordenaren ezaugarriak eta eraketa finkatzen zituena: erabateko pobrezia, aszetismoa, esku lanaren garrantzia, ikasketa profanoen debekua, monasterio guztiek arau eta ohitura berberak izatea, etxe guztietako abadeak urtero Cîteaux-en egin beharreko batzarra eta abade nagusiak urtero etxe guztietara egin beharreko ikustaldia. 1120an emakumeentzako lehen monasterio zistertarrak sortu ziren.

XII. mendea zistertarren mendea izan zen, bere arkitektura soila ordenarekin batera Europan barreiatu zelarik: 1113-1115 bitartean lau abadetxe, 1153an 353, 1200ean 694. Zistertarrak landu gabeko lurretan kokatzen ziren eta eragin handia izan zuten Erdi Aro hondarreko nekazaritzan. Langintza horrekin aberastu ahala, beren ohituren zorroztasuna laxatuz joan zen eta XV. mendean ordenak gainbehera handia izan zuen. Zenbait erreforma saio alferrikakoak izan ziren, jatorrizko arauetara itzuli nahi zuten beste zenbait ordena bereizi zirelarik, haietatik garrantzitsuena trapatarrena.

Zistertarrak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zistertarrak sortu eta berehala iritsi eta zabaldu ziren Euskal Herrian: Fitero (1140), Irantzu (1176), Oliba (1230), Leire, 1269an zistertarren eskuetara pasa zena, Martzilla, Tulebras, Barriako Andramari, Baionako San Bernardo (1245).

Lazkaon (Gipuzkoa) moja zistertarren Santa Ana komentua dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zistertar Aldatu lotura Wikidatan