Beatriz Herráez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beatriz Herráez
museo zuzendari

2018ko urriaren 18a -
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarte-historialaria eta erakusketa-komisarioa

Beatriz Herráez Diéguez (Gasteiz, 1974) arabar arte-historialaria eta arte-komisarioa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederretan eta Artearen Historian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Reina Sofia Museoan egin zuen lan museoaren bilduma sailean lau urtez (hasieran espezializazio eta formazio beka eta praktikak izan zuen 2013 eta 2014an).[1][2][3]

Ikerlari eta komisari lanak egin ditu New Yorkeko Sculpture Center erakundean, Azkuna Zentroan edota Tabakaleran, besteak beste.[1]

Komisario buru izan zen Oihaneder - Montehermoso Kulturunean 2007tik 2011ra, Xabier Arakistain zuzendari zela.[1]

"Komisario Berriak" programa itinerantearen zuzendari ere izan zen 2018-2019 edizioan.[1]

2018ko urriaren 18tik Gasteizko Artium Arte Garaikidearen Euskal-Zentro Museoaren zuzendari da, museoa zuzendu duen lehen emakumea izanik.[1][4] Euskadiko Museoen Aholkulari Kontseiluko kidea ere bada.[5]

Komisariatu dituen artistak honakoak dira, besteak beste: Alejandro Cesarco (2023), Joëlle Tuerlinckx (2024); Ibon Aranberri (2024).[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]