Bebop

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bebopa jazzaren azpigenero bat da. Haren ezaugarri nagusiak tempo azkarrak izatea eta doinuan baino egitura harmonikoan oinarrituagoa egotean dautza.

1940ko hamarkadaren hasiera eta erdialdean AEBetan garatu zen; haren sortzaileen artean Thelonious Monk, Charlie Parker, Max Roach eta Dizzy Gillespie musikariak zeuden. Ondoren, hard bop estiloa bebop, blues eta gospel generoen arteko nahasketatik sortu zen. Kronologikoki swing estiloaren ondoren eta cool jazzaren aurretik kokatu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]