Begi Beltzaren galaxia

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Begi Beltzaren galaxia
Blackeyegalaxy.jpg
Begi Beltzaren galaxia
Behaketa-data (J2000.0 garaia)
Konstelazioa Coma Berenices
Igoera zuzena 12h 56m 43.7s
Deklinazioa +21° 40′ 58″
Gorriranzko lerrakuntza 0.001361
Heliozko abiadura erradiala 408
Erdiarekiko abiadura 400
Mota SAb (Galaxia espirala)
Itxurazko magnitudea 9.36
Beste izen
M64, NGC 4826, UGC 8062, PGC 44182, Loti Ederraren galaxia
Ikus, gainera: Galaxia, Galaxien zerrenda

Begi Beltzaren galaxia edo Loti Ederraren galaxia (beste izendapen batzuk: Messier 64, M64, NGC4826) Coma Berenices konstelazioko galaxia kiribil bat da. Edward Pigottek aurkitu zuen 1779an, eta Charles Messierek katalogatu zuen 1780an. Ikusteko, aski da teleskopio txiki bat.

Lurretik 17 milioi argi-urtera dago. Hautsezko zerrenda ilun bat du gune distiratsuaren inguruan. Horregatik esaten zaio "Begi Beltza" edo "Deabruaren Begia".

Azterketek eta behaketek erakutsi dute galaxiaren kanpoaldeko izarrarteko hautsa barnealdeko gasaren eta izarren kontrako noranzkoan biratzen dela.

Barnealdeko eskualdeak gutxi gorabehera 3.000 argi-urteko erradioa du (erloju-orratzen noranzkoan biratzen da); kanpoaldeko eskualdea, berriz, 40.000 argi-urteko erradioa du, eta erloju-orratzen kontrako noranzkoan biratzen da. Bien arteko eskualdean, izarrak eratzen ari dira orain; horren arrazoia, adituen ustez, duela mila milioi urte inguru gertatu zen talka bat da: M64 galaxiak beste galaxia txikiago batekin talka egin zuen, eta xurgatu eta suntsitu egin zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Begi Beltzaren galaxia Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: Zeruko mapa 12h 56m 43.7s, +21° 40′ 58″