Beistegui Hermanos
| Beistegui Hermanos | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | negozioa |
| Herrialdea | Espainia |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Historia | |
| Sorrera | 1909 |
| webgune ofiziala | |



Beistegi Hermanos edo BH Eibarren (Gipuzkoa) sortu zen lantegia da. Gaur egun egoitza eta lantegi nagusia Gasteizen daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1909. urtean, Juan Beistegui eta Cosme Beisteguik Beistegui Hermanos deitutako pistolagintzarako lantegia sortu zuten Eibarren[1]. Mauser erako pistolak egiten zituzten eta lehenengo urteetan enpresa txikia bazen ere, handitzen joan zen. 1913an lau langile zituzten, baina 1916an 40 langile izatera pasa ziren. Lehenengo Mundu Gerra bukatu zenean, 1919an, krisia izan zuten sektorean eta 20 langile izatera pasa ziren.
1923an, enpresak bizikleta-koadroak egiten hasi zen beste produktuekin batera.
1929an, lantegiak armagintza utzi eta bizikletagintzarekin bakarrik jarraitu zuen. Ondoren, lantegiak txirrindularitza taldea sortu zuen euren bizikletak jakitera emateko.
1955ean motozikletak egiten hasi ziren eta 1959an, Gasteizera aldatu zuten lantegia[1]. 1960ko hamarkadan bizikleta osoak egitera pasa ziren.
1990ko hamarkadako lehenengo urteetan Peugeot enpresako txirrindularitza atala erosi eta Ciclo Europe marka sortu zuten. Hamarkada horretako bigarren erdialdean Espainia eta Portugaleko merkatuan kontzentratu zen, baina geroago Europako merkatura bueltatu zen berriro.
Gaur egun, Ciclo Europe enpresa barruan dago, Peugeot, BCH eta Gitaneren arteko enpresa-partzuergoan.
2006tik aurrera, Arabako lantegia murrizten joan zen eta 2010eko amaieran lantegia itxi zuten. Enpresak ia 500 langile zituen eta 200.000 bizikleta ekoizten zituen urtean. Horietako erdiak Europako merkatuan saltzen zituen.
Gaur egun, produkzioa Portugaleko eta Txinako lantegietan egiten da.
2012tik, Burgos-BH talde profesionala dauka. 2012 baino lehen taldeko bizikleten hornitzailea zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Más de 100 años de historia | Tienda Online Oficial de BH Bikes» www.bhbikes.com (kontsulta data: 2018-10-05).
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |