Edukira joan

Belén Funes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belén Funes

(2020)
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria

IMDB: nm3678007 Twitter: _belenfunes_ Instagram: belen__funes Edit the value on Wikidata

Belén Funes (Bartzelona, Katalunia, 1984) bartzelonar zinema-zuzendaria eta gidoilaria da.[1][2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ripollet-en hazi zen, eta, ESCACen zinema eta ikus-entzunezkoak ikasi eta Kuban gidoi master bat egin ostean, San Antonio de los Bañoseko eskolan, zuzendaritza-laguntzaile gisa aritu zen zenbait filmetan, hala nola Blog, Mientras duermes, Rec 3: Genesis, Tengo ganas de ti eta Animals. Script lanetan hasi zen filmetan, hala nola Tots volem el millor per a ella edo El niño. 2015ean Sara a la fuga zuzendu zuen, Malagako Zinemaldian Film Labur Onenaren Zilarrezko Biznagaren irabazlea. Bere bigarren film laburrak, La Inútil lanak, 5 sari irabazi zituen Medina del Campoko Zinemaldian eta Gaudí sarietan izendatua izan zen.

Bere lan nabarmenena, La hija de un ladrón,[3] Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 67. edizioan estreinatu zen, eta Greta Fernández protagonistarentzako Emakumezkoen Interpretazio Onenaren saria irabazi zuen. Zinemetan 2019ko azaroaren 29an estreinatu zen.

2020an, hiru Gaudí sari irabazi zituen La hija de un ladrón filmarekin: katalana ez zen film onena, zuzendaritza eta gidoi onena, Marçal Cebrian bikotekidearekin partekatua.[4][5] Handik egun gutxira, zuzendari berri onenaren Goya saria irabazi zuen.[6][2]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015ean Malagako Zinemaldian Film Labur Onenaren Zilarrezko Biznagar, Sara a la fuga lanarekin.
  • La Inútil lanak, 5 sari irabazi zituen Medina del Campoko Zinemaldian
  • Gaudí sarietan izendatua izan, La inútil lanarekin.
  • 2020an, hiru Gaudí sari La hija de un ladrón filmarekin: katalana ez zen film onena, zuzendaritzarik eta gidoirik onena.[5]
  • 2020an, zuzendari berri onenaren Goya saria, la hija del ladron lanarekin[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Belén Funes. .
  2. a b (Gaztelaniaz) «Entrevista a Belén Funes: ‘La hija de un ladrón’» Caméra-Stylo 2019-11-08 (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  3. (Gaztelaniaz) Pertejo, Jose F. Perez. (2019-11-29). «Crítica de 'La hija de un ladrón': Belén Funes debuta con una excelente lección de realismo social» No es cine todo lo que reluce (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  4. Serra, Xavi. (2020-01-20). Belén Funes, la filla de Ripollet que va tenyir els Gaudí de realitat. .
  5. a b Bettonica, Toni Polo. (2020-01-20). La debutant Belén Funes s'emporta tres Gaudí per ‘La hija de un ladrón'. .
  6. a b Belén Funes gana el Goya a mejor dirección novel. 25 gener 2020.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]